Kostako aglomerazioan enplegu pilaketa hori ezaugarritzen dituzten funtzioak gertuko zerbitzuak, kudeaketa, osasuna eta gizarte ekintza edo banaketa dira
Iparraldeko landunen %52,7ak gertuko zerbitzuetan, kudeaketan, osasungintza eta gizarte ekintzan, banaketan edo eraikuntza eta ingeniaritza zibilean egiten du lan. Hala eta guztiz ere, funtzio hauen guztien pisua Nafarroa Beherea eta Zuberoako herrialdeetako guztizko enpleguan nabarmen apalagoa da Lapurdin baino.
Nafarroa Behereko eta Zuberoako ekonomian nekazaritzari atxikitako funtzioen pisua nabarmena da. Maila apalagoan, berriz, fabrikazioa, gertuko zerbitzuak eta eraikuntza eta ingeniaritza zibilak dute presentzia herrialdeon ehun ekonomikoan.
Azken hamarkadetan, herrialde bakoitzeko egitura ekonomikoaren desberdintasunak azaleratu egin dira. Desberdintasun hauek enpleguaren funtzioetan zein bolumenean jazo dira. Lapurdin biltzen dira Iparralde osoko eskulangileen %85,5a. Bien bitartean, Nafarroa Beherean (%10,0) eta Zuberoan (%4,5) eskulangileen pisua Iparraldearekiko galdu egin da azken hamarkadetan.
Horiek horrela, Nafarroa Behereko eta Zuberoako eskulangileak tokiz gaindiko ekonomiara bideratuago dago funtzionalki Lapurdikoa baino, ehunekoei dagokienean. Eskualdeka, Baiona-Angelu-Biarritz (%75,6) gunean biltzen da tokiko ekonomiara bideratutako enpleguaren portzentai altuena. Ondotik datoz, Lapurdi Garaia (%73,3), Lapurdi Erdialdea (%72,8), Lapurdi Itsasegia (%70,2), Garazi (%61,5) eta Lapurdi Ekialdea (%61,4).
[table id=59 /]
Oharra:
Tokiko ekonomiara bideratutako enplegua: Ondasun eta zerbitzuen ekoizpenerako maila lokalean aurrera eramaten diren jarduerak dira eta hauen helburua tokiko biztanleen beharrak asetzean datza, izan bertakoa nahiz turista.
Tokiz gaindiko ekonomiara bideratutako enplegua: Ondasunak ekoizten dituzten jarduerak dira eta hauek, nagusiki, tokiko jardueretatik kanpo kontsumitzen dira.