Iparraldeko enpleguaren %70,2a tokiko ekonomiara bideratuta dago

Azken hamarkadan igo egin da tokiz gaindiko ekonomiara bideratutako enplegua, alta geroz eta pisu txikiagoa du lurraldeko ekonomia orokorrean

Tokiz gaindi helmuga duen ekoizpenari bideratutako egungo enpleguaren bolumena azken 35 urteetako altuena da. Izan ere, 1999 eta 2009 urte artean 3.500 lanpostu baino gehiago sortu dira. Hala eta guztiz ere, ekonomia lokalera bideratutako enpleguaren hazkundea altuagoa izan da (+15.000).

Iparraldeko guztizko enpleguaren bolumena 1975 urtetik hasita altuena da egun, 2009ko datuen arabera. Aldi berean, tokiko ekonomiara bideratutako enpleguaren pisua epealdi horretan ezagutzen den altuena da (%70,2).

Lurralde osoan egitura ekonomikoaren bilakaera homogeneoa izatetik oso urrun dago. Zuberoan, tokiko kontsumorako diren produktuetara geroz eta gehiago bideratua dago ekonomia eta 1975az geroztik tokiz gaindiko merkatuetara bideratutako enpleguan etengabeko galerak eman dira. Hau guztia kontuan izanik 1999/2009 artean jazotako %2,05eko hazkundea guztizko enpleguan.

Kontrara, Lapurdiko herrialdean sortu den enplegu bolumenaren gehiengoa tokiz gaindiko ekonomiara bideratutakoa izan da. Hori horrela, Iparraldeko ekonomiaren heterogeneotasuna zabaltzen doa. Lapurdiko eskualde guztietan tokiz gaindiko merkatura bideratutako enpleguren hazkunde indartsuak talka egiten du Ostibarre (%-20,7) eta Pettarrako (%-16,4) galerekin.

Agerikoa da, kasu, Amikuzeko egoera. Nafarroa Behereko iparraldean kokaturik aipatu enplegu motan hazkunde nabaria izan du eta eskualdeko guztizko enpleguaren %44,1 osatzen du. Arbela, Garazi eta Arbailak bezalako udalerriek, maila apalean bada ere, tokiko kontsumo eremua gainditzen duen ekoizpenera bideratutako lanpostuetan igoera izan dute, ordu arteko joerarekin apurtuz. Edozein kasutan, ehunekoetan emandako hazkundea guztizko enpleguaren sorkuntzaren azpitik, oso azpitik dago.

Epe laburrean analisi xehatua burutuko dugu egungo ehun ekonomikoaren inguruan, izan tokiko ekonomiara zein tokiz gaindikora bideratuta.

Oharra:

Tokiko ekonomiara bideratutako enplegua: Ondasun eta zerbitzuen ekoizpenerako maila lokalean aurrera eramaten diren jarduerak dira eta hauen helburua tokiko biztanleen beharrak asetzean datza, izan bertakoa nahiz turista.

Tokiz gaindiko ekonomiara bideratutako enplegua: Ondasunak ekoizten dituzten jarduerak dira eta hauek, nagusiki, tokiko jardueretatik kanpo kontsumitzen dira.

[table id=58 /]