Skip to main content

Azken argitalpenak

LURRALDE ANTOLAMENDUAREN INGURUKO GOGOETA

2006ko abenduan, GAINDEGIAk, urtero antolatzen duen bazkideen mintegia izan zuen. Mintegi hauen helburua, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte alorreko gai estrategikoen inguruko eztabaida eta gogoeta sortu eta piztea da.

2006ko mintegian landutako gaia Euskal Herriko lurralde antolamendua izan zen.

LURRALDE ANTOLAMENDUA

Lagundu Gaindegia

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, GAINDEGIAk, zure laguntza behar du, benetan, BEHATEGI bihurtuko bada, benetan, gure herriko ekonomiaren garapenerako ezinbesteko erreminta bihurtuko bada.

Gaindegia diruz lagundu nahi izanez gero bere helburu eta proiektuak (ikerketak, behategiaren egikaritzea...) gauzatu eta bere dokumentazio eta argitalpenak (txostenak, ekarpenak, urtekaria...) zabaldu eta garatzen gurekin harremanetan jartzea besterik ez duzu.

Horretarako, 943 304 365 telefono zenbakira hots egin edota idatzi mezu bat gaindegia@gaindegia.org e-postara.

Euskal Herriko egitura adierazleak

Bizkaia eta Euskal Herriko egitura adierazleen azterketak adierazten digu 2000. urteko Lisboako Estrategien helburuetako sailkapenaren arabera gure batez besteko egoera tartekoa dela.

Ikus txostena helbide honetan.

Mugaz gaindiko harremanak

Mugaz gaindiko harremanak egungo garaietara egokitzen ari dira, baina arazoak sortzen dira eta instituzioek ez dute laguntzarik ematen.

Gendulain, Tutera baino handiagoa

19.000 etxebizitza berri, haietako 14.000 (%75) babes ofizialekoak. Horiek horrela, gendulaingo hirigintza proiektua dela eta Nafarroako bigarren hiri bilakatuko litzateke azken hau.

Nafarroa desorekatua

Nafarroa desorekatzen ari da, Iruñerria geroz eta etxebizitza gehiagorekin eta pirinioak, aldiz, hustutzen.

BERRIAko hemeroteka: Euskal Herria 2020 agiria

Euskal Herria 2020 agiriaren inguruan, BERRIA egunkarian sortutako edukia:

  • BERRIA egunkariko artikuluak:

    • "Ipar Euskal Herria 2020 marrazten" (2006/07/09).

    • Harian saila, Euskal Herria 2020 (I), ekonomia eta enplegua:
      "Nortasuna, garapen tresna" (2006/08/15).
    • Harian saila, Euskal Herria 2020 (II), laborantza eta mendia:
      "Kalitatea, erabakigunearen menpe" (2006/08/16)

¿Qúe futuro para la economía de Iparralde?

Anton Borjak eta Mikel Gómez-ek, EHUko ekonomia aplikatua I saileko kideak, eratutako dokumentua da.

Lan hau beste lan batzurekin batera liburu batean argitaratuta dago. Hona hemen erreferentzia:

BORJA ANTON eta MIKEL GOMEZ URANGA. ¿Qué futuro para la economía de Iparralde?. FRANCISCO LETAMENDIA. Acción colectiva hegoalde-iparralde. Arg.1. Madril: Fundamentos, 2006, 153-178 orr.

Hona bi irakasleen lana irakurgai PDF formatuan.

Oharra: lana espainolez eta frantsesez dago.

"Ipar Euskal Herriko adierazleak Euskal Herriko ingurunean"

Txosten honetan laburbiltzen dira, era xehe eta ulergarri batean Ipar Euskal Herriko demografia, familia egitura eta sektore ekonomikoen egoera Euskal Herriarekiko.

  • Izenburua: "Ipar Euskal Herriko adierazleak Euskal Herriko ingurunean".

  • Argitaratzailea: Gaindegia.
  • Orrialdeak: 29.
  • Hizkuntzak: euskara eta frantsesa.
Irakurri dokumentua PDF formatuan.