Halaber, langabetu multzorik handienak Hegoaldeko eremu urbanoetan daude
Langabeziaren lurralde banaketa heterogeneoa da Euskal Herriko herri eta eskualdeetan. Horixe da 2012 urte amaierako langabezia erregistratuaren datuek erakusten dutena lan egiteko adinean dagoen biztanleriarekiko.
Euskal Herriko eskualdekako argazkiari erreparatuz Ipar Euskal Herriko eta Hegoaldeko lurraldeen arteko aldea nabaria da. Hegoaldean nabarmentzen dira bereziki langabetuen poltsa handiak, batik bat, herrialdeetako eremu urbano nagusietan (Bilbo Handia %13,09, Arabako Lautada (Gasteiz) %12,64).
Jaitsi eskualdeetako datuak langabezia erregistratuarena eta EPAko datuak eguneratuta.
Hala ere, langabezia gehien erasandako Euskal Herriko lehenengo lau eskualdetik hiru Nafarroa Garaikoak dira: Tutera (%15,69), Sakana (%13,88) eta Agoitz (%13,39). Horiekin batera dago, halaber, Enkarterriak (%13,83). Eskualde hauetako egoera larriak bertako industriaren galera larri bati erantzuten dio batez ere.
Bestetik, badira beste 8 eskualde Euskal Herriko bataz besteko langabezia erregistratua (lan egiteko adinean dagoen biztanleriarekiko) baino altuagoa dutenak: Bilbo Handia, Arabako Lautada (Gasteiz), Arga-Aragoi Erribera (%12,59), Iruñerria (%12,59), Kantauri Arabarra (%12,23), Estellerriko Ekialdea (%12,14), Bidasoa Beherea (%12,13) eta Estellerriko Mendebaldea (%11,78).
Garapen ekonomiko orekatua izateko ezinbestekoa da tokiko ehun ekonomikoari eutsi eta berritzen laguntzea. Jarduera ekonomikoa dagoen lekuan mantendu eta indartzeko lurralde ikuspegi banatzailea eman behar zaie politika publikoei.
Langabezia tasa eta langabe kopurua. Euskal Herria eta bere lurraldeak, 2007/2012 epea |
|||||||||
LANGABEZIA TASA | LANGABETU GORDINAK | ||||||||
2007 |
2008 |
2009 |
2010 |
2011 |
2012 |
2011 |
2012 |
||
EAE | EUSTAT |
3,3 |
3,8 |
8,1 |
9,2 |
10,8 |
12,1 |
114.100 |
124.800 |
INE |
6,1 |
6,5 |
11,0 |
10,6 |
12,0 |
14,9 |
127.100 |
152.900 |
|
Araba | EUSTAT |
2,3 |
2,7 |
9,9 |
10,0 |
7,9 |
9,6 |
12.300 |
14.900 |
INE |
4,9 |
4,8 |
11,3 |
11,1 |
10,3 |
15,5 |
16.750 |
24.575 |
|
Bizkaia | EUSTAT |
4,0 |
4,3 |
8,6 |
10,0 |
13,3 |
14,7 |
74.300 |
80.500 |
INE |
7,2 |
7,7 |
12,3 |
11,9 |
13,8 |
16,3 |
76.050 |
88.675 |
|
Gipuzkoa | EUSTAT |
2,6 |
3,3 |
6,5 |
7,4 |
8,2 |
9,0 |
27.600 |
29.500 |
INE |
4,9 |
5,3 |
9,0 |
8,1 |
9,9 |
12,2 |
34.325 |
39.700 |
|
Nafarroa Garaia | INE |
4,8 |
6,7 |
10,9 |
11,9 |
12,9 |
16,2 |
40.100 |
50.000 |
Iparraldea | INSEE |
10,1 |
9,9 |
9,9 |
10,0 |
9,9 |
10,6 |
13.045 |
13.992 |
Lapurdi | INSEE |
10,9 |
10,7 |
10,7 |
- |
- |
- |
- |
- |
Nafarroa Beherea | INSEE |
5,4 |
5,4 |
5,5 |
- |
- |
- |
- |
- |
Zuberoa | INSEE |
6,4 |
6,4 |
6,1 |
- |
- |
- |
- |
- |
Euskal Herria | EUSTAT |
4,2 |
4,9 |
8,9 |
9,8 |
11,2 |
12,8 |
167.245 |
188.892 |
INE |
6,2 |
6,8 |
10,9 |
10,7 |
12,0 |
14,8 |
180.245 |
216.892 |
|
Iturria: EUSTAT, INE eta INSEE. | |||||||||
Oharra: Iparraldeko datua, behin behineko estimazioa datu ofizialen zain. |