Skip to main content

Nafarroa Garaikoak dira Euskal Herrian langabeziak gehien zigortu dituen eskualdeak

Halaber, langabetu multzorik handienak Hegoaldeko eremu urbanoetan daude

Langabezi erregistratua lan egiteko adinean dagoen biztanleriarekiko 2012Langabeziaren lurralde banaketa heterogeneoa da Euskal Herriko herri eta eskualdeetan. Horixe da 2012 urte amaierako langabezia erregistratuaren datuek erakusten dutena lan egiteko adinean dagoen biztanleriarekiko.

Euskal Herriko eskualdekako argazkiari erreparatuz Ipar Euskal Herriko eta Hegoaldeko lurraldeen arteko aldea nabaria da. Hegoaldean nabarmentzen dira bereziki langabetuen poltsa handiak, batik bat, herrialdeetako eremu urbano nagusietan (Bilbo Handia %13,09, Arabako Lautada (Gasteiz) %12,64).

Jaitsi eskualdeetako datuak langabezia erregistratuarena eta EPAko datuak eguneratuta.

Hala ere, langabezia gehien erasandako Euskal Herriko lehenengo lau eskualdetik hiru Nafarroa Garaikoak dira: Tutera (%15,69), Sakana (%13,88) eta Agoitz (%13,39). Horiekin batera dago, halaber, Enkarterriak (%13,83). Eskualde hauetako egoera larriak bertako industriaren galera larri bati erantzuten dio batez ere.

Bestetik, badira beste 8 eskualde Euskal Herriko bataz besteko langabezia erregistratua (lan egiteko adinean dagoen biztanleriarekiko) baino altuagoa dutenak: Bilbo Handia, Arabako Lautada (Gasteiz), Arga-Aragoi Erribera (%12,59), Iruñerria (%12,59), Kantauri Arabarra (%12,23), Estellerriko Ekialdea (%12,14), Bidasoa Beherea (%12,13) eta Estellerriko Mendebaldea (%11,78).

Garapen ekonomiko orekatua izateko ezinbestekoa da tokiko ehun ekonomikoari eutsi eta berritzen laguntzea. Jarduera ekonomikoa dagoen lekuan mantendu eta indartzeko lurralde ikuspegi banatzailea eman behar zaie politika publikoei.

Langabezia tasa eta langabe kopurua. Euskal Herria eta bere lurraldeak, 2007/2012 epea

LANGABEZIA TASA LANGABETU GORDINAK

2007

2008

2009

2010

2011

2012

2011

2012

EAE EUSTAT

3,3

3,8

8,1

9,2

10,8

12,1

114.100

124.800

INE

6,1

6,5

11,0

10,6

12,0

14,9

127.100

152.900

Araba EUSTAT

2,3

2,7

9,9

10,0

7,9

9,6

12.300

14.900

INE

4,9

4,8

11,3

11,1

10,3

15,5

16.750

24.575

Bizkaia EUSTAT

4,0

4,3

8,6

10,0

13,3

14,7

74.300

80.500

INE

7,2

7,7

12,3

11,9

13,8

16,3

76.050

88.675

Gipuzkoa EUSTAT

2,6

3,3

6,5

7,4

8,2

9,0

27.600

29.500

INE

4,9

5,3

9,0

8,1

9,9

12,2

34.325

39.700

Nafarroa Garaia INE

4,8

6,7

10,9

11,9

12,9

16,2

40.100

50.000

Iparraldea INSEE

10,1

9,9

9,9

10,0

9,9

10,6

13.045

13.992

Lapurdi INSEE

10,9

10,7

10,7

-

-

-

-

-

Nafarroa Beherea INSEE

5,4

5,4

5,5

-

-

-

-

-

Zuberoa INSEE

6,4

6,4

6,1

-

-

-

-

-

Euskal Herria EUSTAT

4,2

4,9

8,9

9,8

11,2

12,8

167.245

188.892

INE

6,2

6,8

10,9

10,7

12,0

14,8

180.245

216.892

Iturria: EUSTAT, INE eta INSEE.
Oharra: Iparraldeko datua, behin behineko estimazioa datu ofizialen zain.
Jaitsi eskualdeetako datuak langabezia erregistratuarena eta EPAko datuak eguneratuta. Irakurri aurreko langabeziaren inguruko post-a.