2022ko datuen arabera, euskal herritar guztien artean Euskal Herrian jaio diren euskal herritarren kopurua 2.254.764 da, biztanleriaren %70,6 suposatuz. Euskal Herritik kanpo euskal herritar asko jaio dira, 938.274 lagun inguru, eta horrek biztanleriaren %29,1 adierazten du.
Euskal Herritik kanpo jaio diren euskal herritarrak banatuz gero, gehienak Espainian (437.106) eta Frantzian (126.387) jaio dira. Beste herrialdeetan ere euskal herritar ugari jaio dira, hala nola Marokon (50.011), Kolonbian (40.292), Ekuadorren (24.069) eta Errumanian (21.821).
Nazionalitateari erreparatzen badiogu, ordea, %8,7ra jaisten da espainiar edo frantziar nazionalitatea aitortuta ez duten euskal herritarrak.
Europa mailako datuekin alderatuta, Euskal Herria posizio ertain batean legoke, Alemaniatik oso urrun. Alemanian momentu honetan bertako herritarren ia %26ak atzerritar kontsiderazioa du. Ondoren Frantzia dator %14,1arekin, Espainia %12,9 eta Italia %10,1. Euskal Herria horien atzetik legoke, bostgarren posizioan.