Euskal Herriko esportazioak azken urteetan hazten joan da. 2016an 49 mila milioi eurora ez zen iritsi eta bi urte beranduago 55 mila milioi gainditu zituen. Zenbateko horrek beherakada nabarmena izan zuen 2020an, COVID-19aren ondorioz. Pandemiaren ostean, susperraldia nabarmena izan da, eta 2022an 70 mila milioiak gaindituz. 2023an atzera egin du apur bat.

Esportazioen norakoari eta banaketari dagokionez, Espainia izan da merkatu nagusia eta egonkorrena urte guztietan, Euskal Herriko esportazio guztien %37-39 artean kokatuz. Espainiarekin batera, Frantzia eta Alemania izan dira bigarren eta hirugarren herrialde nagusiak, bakoitza %10 inguruko kuotarekin eta hauen kasuan ere nahiko egonkorrak urte guzti hauetan. Ameriketako Estatu Batuen pisua ere nabarmentzekoa da, azken urteetan %4-5 inguruan mantenduz, baina gora-beheratsuagoa izan da. Beste herrialde garrantzitsuen artean daude Italia, Erresuma Batua, eta Portugal, guztiek %2-4 arteko portzentajeekin.