C-intereg proiektua

Proiektu honen bitartez, autonomia erkidego eta herrialde desberdinen arteko ondasun eta zerbitzuen fluxuak neurtzen dira. Lehenengo aldiz, beraz, hego Euskal Herriko fluxuak ezagutu eta lurralde desberdinen artean konpara ditzakegu.

Begi Saila 02: Euskal Herriko lurralde antolamendura. Gogoetak eta argibideak

Euskal Herriko lurralde antolamendua. Gogoetak eta argibideak

Gaindegiaren bazkideen gogoetak jasotzen dituen saila da Begi saila. Bigarrengo zenbaki honetan, 2006ko abenduko mintegitik eratorritako gogoetak jasotzen dira lurralde antolamenduaren inguruan.

  • Izenburua: Euskal Herriko lurralde antolamendua. Gogoetak eta argibideak

  • Argitaratzailea: Gaindegia.

Lan koadernoa 01: EUSKAL HERRIKO LURRALDE ANTOLAMENDUA

TXOSTENA: LAN KOADERNOEN SAILA 01

Euskal Herriko lurralde antolamenduaren gaiarekin, GAINDEGIAk, Lan Koadernoen sailari hasiera ematen dio. Lan koaderno hauen helburua, GAINDEGIAk gai jakinen inguruan sortzen duen dokumentazio mota desberdina argitalpen bakarrean jasotzea da era txukun eta ordenatu batean.

Txostenaren ezaugarriak:

LURRALDE ANTOLAMENDUAREN INGURUKO GOGOETA

2006ko abenduan, GAINDEGIAk, urtero antolatzen duen bazkideen mintegia izan zuen. Mintegi hauen helburua, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte alorreko gai estrategikoen inguruko eztabaida eta gogoeta sortu eta piztea da.

2006ko mintegian landutako gaia Euskal Herriko lurralde antolamendua izan zen.

LURRALDE ANTOLAMENDUA