Lan koadernoen 2. zenbakia demografiaz
Gaindegiak ekoizten duen Lan Koadernoen sailak gai desberdinen inguruko dokumentazioa bildu eta batzea du helburu. Bigarrengo aleak, Euskal Herriko demografiaren inguruko dokumentu eta gogoetak jasotzen ditu. Iturria: 2006ko urrian, Gaindegiak eta EHUko Soziologia I sailak antolaturiko gaiaren inguruko jardunaldia.
Zergak ordaintzeko gida hegoaldekoentzat
Frantziako Ekonomia eta Ogasun Ministerioak frantzian zergak ordaintzeko sistema azaltzen duen gida kaleratu du bigarrenez. Hegoaldeko biztanleentzako oinarrizko dokumentua bihurtu da, desberdintasunak sistema batetik bestera nabariak direlako. Liburuxka Hendaia eta Donibane Lohitzuneko udaletxeetan eta Biarritz eta Baionako Ogasun bulegoetan eskura daiteke.
Laguntza sozial desberdinak lurraldearen arabera
Laguntza soziala jasotzeko araudiaren arabera, EAEko biztanleak dira hilero oinarrizko errenta kopuru altuena jasotzen dutenak, 585,82€; Nafarroan, aldiz, 456,48€ eta 440,89€ Ipar Euskal Herrian.
Goi tituluetan txapeldun
Euskal Herria da zientzia eta teknologian goi-tituludun gehien dituen herria Europako Batasunean. Datuen arabera, EAE-an, milatik 26,1-ek titulu mota hauetako bat du, nahiz eta gizonezkoak dezente gehiago diren emakumezkoak baino.
Ampliando el debate. Imanol Esnaola.
La Ordenación del Territorio, así como su planificación, a menudo son presentadas desde una perspectiva reducida. Enfocar la cuestión hacia lo medioambiental o lo exclusivamente económico es algo que uno puede observar continuamente.
En Europa. Antxon Lafont Mendizabal.
Son dignos de admiración los esfuerzos de editorialistas que tratan de convencerse, para luego convencernos, de que Europa existe a pesar de las pruebas evidentes de lo contrario.
Entendámonos sobre el pretendido sentido que encierra la palabra Europa en el contexto actual.
Se nos propone el concepto histórico de Europa valor indiscutible para los causantes de la confusión en el siglo XIX entre estado y nación. Se niega la historia de Euskal Herria pero se pregona la “muy antigua historia de Europa”. ¿Qué historia?
Agur Zuberoa
Enpresari xiberotarrek ez dituzte gehiago heien inposak Baionan ordaintzen. Xiberotar soilek, aspaldidanik Euskal Herritik kanpo ordaintzen dituzte zergak, beraien langabezi tasa eta datu demografikoak ez dira baxenabar eta lapurtarrekin batera kontutan hartzen, biarnesekin baizik.Hur Gorostiaga – Euskadi Irratia – Goiz Kronika 2007-09-19.
150 km karratutan bost aeroportu
Euskal Herriko aeroportuek jaso dituzten bidaiari kopurua %60 hasi da 1999tik. Aeroportu bakoitzak zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu. Lautik hiru bidaiari Loiutik irteten dira, Forondakoan, aldiz, merkantzia garraioa da nagusi. Miarritzekoa hegaldi merkeetan ezaugarritzen da.
Industria: gaur ondo, bihar...
Gorabeherak izan arren, Euskal Herriko industria sektorea egoera onean dago; horren adierazle 2009 urterarte eskabide-zorroa osatua dutela. Iparraldeko errealitatea, aldiz, bestelakoa da. Sektoreko enpresa nagusiek egoitza soziala kanpoan dute eta honek erabat baldintzatzen du hauen geroa.
Ipar EHan etxebizitzen prezioa Pariskoen pare
Ipar Euskal Herrian etxebizitza berri baten metro karratua 3.235€tan saltzen da. Bataz besteko hau Pariskoen zein Azurreko kostaldekoen oso antzekoa da. Hendaian, baina, Hego Euskal Herriko ekonomiaren eraginez etxebizitzen merkatuak beherakada nabarmena jaso du. Irakurri albistea.