Kulturak batzen gaitu
Euskal Herritarren kultur kontsumoa zentzuzkoa da baina ohitura desberdinak ditugu lurralde bakoitzean. Kulturaren Euskal Behatokiak 2007-2008an egindako inkestak emandako ondorioetako bat da.
Euskal finantza sistema Eskoziakoarekin alderatzen
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako finantza sistemaren eta Eskoziako ereduaren azterketa dira Ekonomiaz aldizkariko azken alearen aztergaietako batzuk.
Nagusiak eta pobre
Prekarioa da Euskal Herriko pertsona nagusi pentsiodunen egoera. Erdia baino gehiago pobrezia egoeran bizi da eta emakumeen egoera are larriagoa da.
GOazen, Euskal Herriko turismo klusterra
Turismoaren sektorea biziberritu eta garatzeko azaroaren 27an GOazen klusterra martxan jarriko da. Proiektuan Euskal Herriko 580 enpresak parte hartuko dute eta aurkezpenean ekimen desberdinak aurkeztuko dituzte.
Ikus egitaraua.
Landatar herrien bilakaera eta garapena aztergai
Akoak, Arabako Kontzeju Elkarteak azaroaren 19-20an landatar herrien bilakaera eta garapenaz gogoeta egiteko mintegia antolatu du. Araba barruko eragileez gain lurralde desberdinetako eragileak ere gonbidatu dituzte esperientzia desberdinak partekatu eta haietatik ikasteko.
Ikus egitaraua.
Gaindegiak eta Udalbidek lankidetza hitzarmena sinatu dute
Sinatutako hitzarmenaren bitartez Udalbidek Gaindegiak euskal herriko dimentsio ekonomiko eta sozial nagusien indizeak ezagutzera emateko antolatzen dituen ekimenak babestuko ditu.