Skip to main content

Kulturaz haratago doan mapa

Mapak geruza desberdinez osatzen dira. Euskal Herria kontzeptuak kutsu kulturala badu, aintzat hartzen ditu bere baitan beste errealitate batzuk, ekonomikoa, soziala, akademikoa, mediatikoa... Eta errealitate horiek guztiek Euskal Herriko mapa osatzen dute, herri bat, finean. Irakurri Xabier Isasi Balanzategi, Gaindegiako Lehendakariaren iritzi artikulua.

Bilakaera paradojikoa Iparraldeko ekonomian

2006-2008 epealdian Iparraldeko establezimendu kopurua %5,3 hazi da eta enplegua aldiz %2,9. Joera hori ordea ez dator bat Iparraldeko lurralde eremu guztietan: BAB, Amikuze eta Lapurdi Behereako eskualdeetan establezimenduen kopurua nabarmen igo den arren langileen kopurua jaitsi egin da. Ikus Baionako Merkataritza Ganbarak ateratako azken txostena: Ipar Euskal Herriko eta bere lurraldeen egoera ekonomikoa.

Herrien elkartasunetik etorkizuna lantzen

Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoak Lapurdi Hegoaldeko 12 herri biltzen ditu bere baitan, hasi Hendaia, Ainhoa, Arbona eta Getariraino, bertako eta beraien garapen ekonomikoa kudeatzeko asmoz betiere guztientzat garapen sostengarri bat lortu nahiean. Elkargoak ez du izaera administratiboa, batez ere, giza baliabideen eta indarren metaketa edo elkartzea da.