Nafarroa Garaia ingurugiro ikur
Gaindegia,

Ecópolis klusterrak, ingurugiro sektorea landuko duena, Nafarroako erdialdeko ekonomia eta garapena sustatzeko elementu interesgarria izango da. Pasa den urtarrilean aurkeztu zen Bartzelonan.

Last updated 3 mins ago

Langabea definizioaren arabera
Gaindegia,

Hegoalderako langabezia datua ematen duten erakunde desberdinak daude eta zifra ere, horrelakoxea da, erabat desberdina. Iturriak, metodologiak eta langabe bat izateko definizioa zein diren aintzat hartu behar dira ikerketa bakoitzeko datuok interpretatzeko. Irakurri Joseba Garmendia ekonomilariak egindako azterketa, Berria egunkarian, Egitura gehigarrian, 2009/02/08.

Last updated 3 mins ago

Lidertza: irtenbidea?
Gaindegia,

Lidertza, egun, asko aipatzen den terminoa da, baina kolokan gelditzen da konfidantza faltan. Taldearentzat, motibazioa eta proiektuaren parte sentitzea ezaugarri garrantzitsuagoak dira Koldo Saratxagaren esanetan. Ikus elkarrizketa, Argia astekarian, 2009/02/06.

Last updated 3 mins ago

Nafarroaren garapena eta enpresa dibertsifikazioa gizarte zibiletik
Gaindegia,

Nafarroako enpresa sarea dibertsifikatu eta sustatzeko ekimen berria sortu da. Helburu horretan lagun dezaketen erakunde, entitate, enpresa etab.ek hartzen dute parte ekimenean. Irakurri, Diario de Noticias-en egindako elkarrizketa hiru partaideri.

Last updated 3 mins ago

Bikaintasuna finantza osasunean Hegoaldearentzat
Gaindegia,

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa konfidantza igorle dira: ordainketak puntualki egin eta etorkizunean kaudimena bermatuko omen dute. Standard and Poors Rating agentziak AAA kalifikazioa eman die eskualde hauei, Espainiako Estatuari, aldiz, kendu.

Last updated 3 mins ago

Laborantza: sindikalismoa eta garapena
Gaindegia,

Euskal Herriko laborantza ganbararen bi frente nagusiak izan dira sindikalismoa eta garapena. Manu Robles-Arangiz Institutuak, monografiko honetan, Euskal Herriko Labontza Ganbararen sorreratik gaurdainoko ibilbidea aztertzen du. Ikus argitalpena.

Last updated 3 mins ago

Krisi ekonomikoa eta autogobernua
Gaindegia,

Krisi ekonomikoaz haratago, beste lau krisi gehiago definitzen ditu Ramón Zallok, ekonomian katedradunak, bere iritzi artikuluetan. Egungo egoerari aurre egiteko, ekonomilariak, euskal gizartearen eta bere ekonomiaren abantailak aztertzen ditu aurrera begira erabaki eta estrategia hoberenak hartzeko. Irakurri albisteak.

Last updated 3 mins ago