Argitalpenak

Kutxarekin hitzarmena ezagutza sustatzeko
Kutxarekin hitzarmena ezagutza sustatzeko

Gaindegiak Kutxako Gizarte Ekintzarekin hitzarmena sinatu du berriki Euskal Herriko ekonomia eta gizartearen gaineko ikerketak editatu eta zabaltzeko.
Egingo diren lanen artean daude, besteak beste, Euskal Herriko Adierazle Nagusien zerrenda, www.atlasa.net gunea edota Euskaraz eskolatuen ibilbide sozio-profesionala Iparraldean.
Zuzendaritza berria eta sozializazio aroa
Zuzendaritza berria eta sozializazio aroa

Ekainaren 13an, Gaindegiak 2009ko Bazkideen Batzar Nagusia ospatu zuen. Zuzendaritza berritzeaz gain 2009 urteko jarduera plana onartu zen. Aurrera begira sozializazioak inoiz baino pisu eta garrantzia gehiago izango du Gaindegiaren jardunean.

GAINDEGIA TXOSTENA 2008 argitara
GAINDEGIA TXOSTENA 2008 argitara

2008ko errealitate sozio-ekonomikoari erreparatuz GAINDEGIA TXOSTENA 2008 argitalpena kaleratu da. Hamaika hausnarketa eta datu berriekin atzeraldi ekonomikoa zein Euskal Herriren mendekotasun energetikoa ulertzeko gakoak eskaintzen ditu liburuak. Ikus argitalpen osoa: Gaindegia Txostena 2008.