Euskal kultura Orhipean Parke Tematikoan
Euskal kultura garatu eta bultzatzeko asmoz irailaren 17tik 19 bitarte Orhipean Parke Tematikoa ospatuko da Bergaran. Jai giroan eta kultur eragile desberdinen parte hartzearekin, Nabarralde elkarteak eta Txoria Txori egitasmoak egitarau zabal eta anitza antolatu dute bertara gerturatzen diren guztientzat. Gaindegiak igandean parte hartuko du eguerdiko 12tan.
GAINDEGIAREN OHARRA
Gaindegiako Zuzendaritza Batzordeak, ohiko deialdian bildurik, Noticias Taldeko egunkarietan argitaratutako albisteen aurrean honakoa adierazi nahi du:
(...)GAINDEGIAra biltzen garenon sentsibilitate sozial eta politikoak askotarikoak dira eta gure jarduera aniztasun horri leiala zaio.
Beraz, Gaindegia eragile politikoei dagozkien jarduera alderdikoiekin lotzen duen edozein informazio ez da zuzena, NOTICIAS TALDEKO albistea, adibide. Irakurri osorik.
Arlo sozio-ekonomikoan euskara bultzatuz
Hizkuntza normalizatzearen aldeko lanean, Bretainiako, Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko ordezkariek hitzarmena sinatu dute. Sinatzaileak, Ziurtagiriaren elkartea, Ofis ar brezhoneg elkarte bretainarra eta 7dquatre Herrialde Katalanetako elkartea izan dira. Irakurri albiste osoa Sustatun.
Kaudimenean egonkor
Krisi egoeran, Araba, Bizkai eta Gipuzkoak ekonomia mailako aurreikuspen egonkorra dutela ondorioztatu du Standard and Poor´s arriskuak neurtzeko nazioarteko agentziak. Espainiako Estatuko diagnostikoa bestelakoa da, kalifikazio negatiboa baitu. Irakurri albistea EITBko orrian. Agentziaren aurreko kalifikazioa.
Berrikuntza arduratsua Eusko Ikaskuntzaren XVII. kongresuan
Gizarte aurrerapen iraunkorreko berrikuntza helburu Eusko Ikaskuntzak bere XVII. kongresua ospatuko du azaroak 18,19 eta 20an Gasteizen. Jean-Michel Larrasquet-ek, Batzorde Zientifikoko kideak, gogoeta egiten du gizarte berrikuntzaren inguruan. BERRIA egunkaria, 2009/11/17.
EHko adierazle sozio-ekonomikoak aztertzeko jardunaldia
Euskal Herriko indize sozio-ekonomikoak Europako Batasunaren baitan aztertzeko asmoz, Gaindegiak, AZAROAREN 21ean, larunbata, jardunaldia antolatu du. Datu eguneratuak, lurraldekako azterketak eta informazio estatisikoa irudikatzeko herraminta aurkeztu eta azalduko da. Informazio gehiago.
Enpresa demografiaren azterketa
Euskal Herriko enpresa demografiaren inguruko azterketa jasotzen du +i data 02 argitalpenak. Enpresa eta sozietate kopuruaz gain hauen banaketa jarduera adar, enplegu eta tamainaren araberako sailkapena barneratzen ditu agerkariak. Adituaren irakurketa Maria Jose Aranguren, Deustoko Unibertsitateko Irakasle eta Orkestrako Ikertzailearen eskutik.
Euskal diaspora aztertzen
Euskal diasporaren inguruko ikertzaileak eta gazteak bildu asmoz Euskal Herria mugaz gaindi mintegiak antolatu dira seigarrenez Arrasatzen. Urriaren 20tik 22ra bitartean iraungo du egitasmoak.
Ura Euskal Herrian
Euskal Herriko laborantzaren ezagutzaren aldeko egitasmoan, 2009ko LURRAMA erakustazokan bizi kalitatearentzat oinarrizkoa den elementuaren inguruan eztabaidatuko dute aurten, ura. Erakustazokak urriaren 30ean irekiko ditu ateak azaroaren 1a arte.
Kontzientzia falta Iparraldean
Iparraldeko garapen ekonomikoa lantzeko eragile guztien kontzientzia beharrezkoa dela azpimarratzen du Benat Castorenak, Hezkuntek elkarteko lehendakariak, Iparraldeko gazteen ibilbide akademiko eta sozio-profesionalaren azterketan. Irakurri Enbata, 2009ko irailak 10.