Euskal enpresen erronkak eta bideragarritasun aukerak
Euskal industriaren geroaz gogoeta eginez, Miguel Lazpiurrek, Confebask-eko Lehendakariak, bizi dugun egoera sozioekonomikoari aurre egiteko oinarrizkotzat du elkarlana eragile eta arlo desberdinetan izan, enpresen artean, instituzioetan, eragile sozioekonomikoen artean eta gizartean, orohar.
Baionako portuaren azterketa txosten berri batean
Euskal Portu nagusien artean, Baionako portuan %15,26 hazi zen trafiko metatua 2008-2009 urte artean, horrela kaleratzen da Iparraldeko portuaren gora beherak aztertzen dituen txosten batean. Hegoaldean, Pasaiako portuan eta Bilbokoan %26,62 eta %16 murriztu zen trafikoa epe horretan.
Iparraldearen etorkizunaz gogoeta hainbat eragilek
Alor desberdinetako 16 eragilek Iparraldearen etorkizunaz gogoeta egingo dute zenbait gairi erreparatuz: ekonomia, kultura, hizkuntza...
Conférence : Globalisation, économie basque et indépendance
Les économistes Yolanda Jubeto, Antón Borja, Joseba Barandiaran et Oscar Arantzabal réunion entre amis se réuniront sous le format atelier/pour indiquer sur l'économie basque. Cet événement lui a organisé Independentista sarea sous l'initiative Ideien Faktoria. Cette activité sera effectuée le 29 mars, au 19:00 heures, dans les Assemblées Générales de Bizkaia, Bilbo.
Begirada kritikoa euskal ekonomiaz eta gizarteaz tokiko errealitatetik
Patxi Nobliak, enpresaria eta Iparraldeko ekonomiaren biziberritze eta sustatzaileak, tokiko errealitate sozio-ekonomikoaren azterketa egiten du, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanetan eta karietan oinarrituz. Irakurri GARA egunkarian egindako elkarrizketa, eta aldi berean, elkarrizketari lotutako bideoa, 2011/03/20.
Euskal Hiria aldaketa ekonomiko eta sozialen baitan ere
Euskal Hiriaren kontzeptu eta izatean euskal ekonomiak, gizarteak eta lurraldetasunak pisu nabarmena dute Igor Kalzada, soziologo eta politologoaren ustez. Kalzada doktoreak bere tesia aurkeztu zuen Donostian ondorengo izenburupean: Euskal Hirirantz? Hurbilpen bat gizarte berrikuntzatik.
Euskal enpresariak elkar ezagutzen
Iparraldeko zein Hegoaldeko euskal enpresariek elkar ezagutu eta elkarren arteko lankidetzak eta bakoitzaren errealitate desberdinen berri izan dezaten, Bihartean-ek (Gipuzkoako eta Baionako Merkataritza Ganbaren lankidetza erakundea) Martxoaren 15erako bilkura antolatu du Baionako Bazkundearen egoitzan.
Ibarretxeren hitzaldia, gaur, zuzenean Gaindegiaren web gunetik
Gaur arratsaldean, otsailak 10, osteguna, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak hitzaldia eskainiko du Donostian "Globalizazio ekonomikoa eta euskal identitatea" lelopean. Gaindegiak, bere web orritik, zuzenean ekitaldia jarraitzeko aukera eskainiko du.
Ikus hemendik hitzaldia 19:30etan hasita.
Ikus hemendik hitzaldia 19:30etan hasita.
Ibarretxe globalizazio ekonomikoaz eta euskal identitateaz
Gaindegiaren bostgarren urteurrenarekin batera Juan Jose Ibarretxek hitzaldia emango du Globalizazio ekonomikoa eta euskal identitatea izenburu duela. Ekitaldia, otsailaren 10ean izango da, ostegunez, arratsaldeko 19:30etan hasita, Donostian, Kutxaren Arrasate Aretoan (Arrasate kalea 12). Aforo mugatu du, beraz, izen ematea ezinbestekoa da jardunaldia@gaindegia.org ra idatziz edota 943 304 365 hots eginez.
Euskal Herriko lurralde antolamenduaren eztabaida bizi bizirik
Lurralde antolamendua Euskal Herrian: gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak liburua kaleratu berri du UEUk. Lurralde antolamenduak lurzoruaren kudeaketa baino gehiago dela iritzi zion Gaindegiak, honen inguruan antolaturiko jardunaldian.