Gorka Bueno: “bide teknologikoak ez dira nahikoak energia kontsumoren murrizketa aurrera eramateko”
EAEko garraio sektorearen energia kontsumoa eta CO2 isurketak murrizteko bideak. Eszenarioen azterketa bat izeneko kaleratu berri du Gorka Bueno EHUko irakasleak Renewable & Sustainable Energy Reviews aldizkarian.
Ikerketak Euskal Herriko garraio sistemaren argazkia uzten digu, hau da, herri industrializatu batena, eta irakasleak energia kontsumoa murrizteko 6 eszenario desberdin aintzat hartu ditu batzuk teknologikoak dira beste batzuk ez.