![]() |
Aipagarria da, euskal erakundeek ekonomia errealaren arazoari emandako erantzun positiboa. Gobernu zentralak zein autonomikoek kredituak familietara eta enpresetara iritsi ahal izateko abian jarri dituzten hainbat programatan parte hartzen ari dira euskal kreditu-erakundeak. |
EHUko irakaslea |
|
Espainiako Gobernuak,
Aktibo Finantzarioren
Eskuraketarako Funtsa
(FAAF) programaren bidez,
kreditu-erakundeei likidezia
eman nahi zien, azken
horiek familiei eta enpresei
kreditua eman ahal izateko.
Programa horretan,
euskal finantza-erakundeek
parte hartu zuten,
BBVA, Banco Guipuzcoano eta Bankoa izan ezik. Bertan parte
hartzeko arrazoi nagusia ez zen likidezia-arazoak jasatea, baizik
eta finantzaketa merkea lortzea. Izan ere, funtsaren bidez
lortutako finantzaketaren interes-tasa erakargarria zen, eta balantzea
egonkortzea ahalbidetzen zuen. Guztira, 648 milioi euro
lortu zituzten euskal finantza-erakundeek.
Horrez gain, euskal finantza-erakundeek zenbait jaulkipen
(hipoteka-zedulak, lehentasunezko partaidetzak, titulizatutako
maileguak, etab.) aurrera eraman dituzte, beren kaudimenmaila
zein likidezia-egoera hobetzeko asmoarekin. Eragiketa
horiei guztiei esker, pasiboko eragiketen bidez (ageriko eta eperako
gordailuak) lortu dituzten baliabideekin batera, kredituak
ematen jarraitzeko nahikoa likidezia eskuratu ahal izan dute.
Bestalde, Espainiako Gobernuak, ICO institutuaren bidez,
enpresak eta familiak finantzatzeko garatu dituen hainbat programatan
euskal finantza-erakunde guztiek parte hartu dute.
Gainera, Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobernuarekin
ez ezik, enpresa-elkarte askorekin ere hainbat lankidetza-hitzarmen
sinatu dituzte. Beraz, nabarmena da euskal finantzaerakundeek
euskal gizartearekin duten konpromisoari eusteko
asmoa.
Konpromiso hori modu zehatzagoan aztertzeko ikus 31.
orrialdea. 2009ko irailera arte, euskal aurrezki-kutxek eta kreditu-
kooperatibek argitaratu dituzten datuak analizatzen badira,
bezeroei emandako kredituen hazkunde-tasa moteltzen ari
dela egiazta daiteke, baina oraindik positiboa da. Berankortasunari
dagokionez,
berankortasun-indizearen
hazkundetasa
igo egin da, oro
har, baina estatuko
indizearen azpitik
dago. Euskal entitateek
bezeroekiko
duten hurbiltasunari
esker, familien
eta enpresen egoera
sakonki ezagutzen
dute. Hori dela eta, berankortasunarazoak
sortu baino lehen, aukerazko soluzioak bilatzen saiatzen
dira entitateak, hala nola, zorra birfinantzatzea, maileguen
iraupena luzatzea edota interesen etenaldia. Bestalde,
berankortasun-estalduraren jaitsiera jarraitzen du, berankortasun-
tasa handitzen den heinean, baina estatuko portzentajea
baino handiagoa da.
Euskal finantza-erakundeen
likidezia-egoera
ona da, etorkizunean maileguak
ematen jarraitu
ahal izateko. Gainera,
euskal finantza-erakunde
batek ere kaudimen-arazorik
izan ez duenez, ez
dute behar izan beren baliabideak
handitzeko laguntza
publikorik; Nafarroako
Kutxak, Caja de Burgos eta Caja Canariak, aldiz, sozietate
bat eratu dute eta beren jarduerak bateratu egin dituzte,
baina kutxa bakoitzak bere eremu naturalean, eta beste lurraldeetan
batera jardungo dute. Eragiketa horren bidez, lehiakortasuna
eta eraginkortasuna irabazi eta, era berean, kaudimena
eta likidezia sendotu nahi dute; hori guztia FROBen funtsera
jo behar izan gabe (egoera zailean dauden finantza-erakundeei
eta bat-egiteak bultzatzeko asmoz Espainiako Gobernuak
sortutako erreskate-funtsa). Bestalde, BBK Caja Castilla-
La Mancha erosten saiatu ondoren, 2010ean bere negozioan zentratuko
da, baina bat-egite edo erosketa-prozesuak aurrera eramateko
aukera irekita uzten du. Azpimarratu beharra dago, kaudimenari
dagokionez, euskal kutxak Estatukoen hamar onenen
artean daudela, eta BBK estatuko finantza-sistemako entitaterik
kaudimendunena dela.
Eraginkortasunari dagokionez, eraginkortasun-indizea hobetu
egin da kasu guztietan, ustiapen-gastuen murrizketaren ondorioz. Hala ere, euskal finantza-erakundeek Euskal Herritik
kanpo dituzten sukurtsal batzuk itxi arren, Euskal Herrian duten
bulego-kopurua mantendu edo handitu egin dute.
Haatik, euskal bankuek, euskal aurrezki-kutxen eta kreditu-
kooperatiben aldean, kredituen hazkunde-tasa negatiboak
dituzte eta berankortasun-ratio altuagoak erakusten dituzte.
Hala ere, beren kaudimen, likidezia eta eraginkortasun egoerak
ere onak dira.
Bestalde, finantza-erakundeek ekonomia errealaren arazoari
aurre egiteko diseinaturiko hainbeste plani esker, enpresen
finantzaketa-arazoa murrizten ari da. Dena den, oraindik ere,
Adegik 2009ko irailean egindako abaguneko inkestaren arabera,
hamar langiletik gorako gipuzkoako enpresen % 38k oraindik
arazoak dituzte, bai finantzaketa lortzeko, baita zorra birfinantzatzeko
ere. Gainera, Eusko Jaurlaritzako kontsumorako
bulegoak ohartarazi du desberdinak direla kreditu-erakundeen
artean ez ezik, finantza-entitate bereko sukurtsalen artean ere
hipoteka-kredituak emateko ezarritako baldintzak eta erabiltzen
diren irizpideak. Izan ere, sukurtsal bakoitzaren kudeatzailearen
eskuetan uzten da baldintzen negoziazioa.
Horrez gain, finantza-erakundeek kreditua murrizten dutenean,
elkarrekiko garantia-elkarteen jarduera sendotu egiten
da, enpresei inbertsioak egiteko finantzaketa erraztu egiten baitie.
Gauzak horrela, egungo ekonomia eta finantza egoeran,
inoiz baino garrantzitsuagoak dira elkarrekiko garantia-elkarteek
kreditu-erakunde
nagusiekin sinatutako
lankidetza-hitzarmenak.
Izan ere, finantzaerakunde
horiek abalatutako
enpresei ematen
dizkieten mailegu guztiak
itzuliko zaizkiela
bermatzen die entitateei.
Urteko formalizazio-
bolumenari dagokionez, Estatuko hogeita bi elkarrekiko garantia-
elkarteetatik, Oinarri eta Elkargi lehenengo hamarren
artean daudela azpimarratu beharra dago. Hain zuzen ere,
2009ko lehenengo bederatzi hilabeteetan Oinarrik jardueramaila
hirukoiztu egin du, eta formalizatutako abalak % 195 handitu.
Elkargik ere jarduera bikoiztea aurreikusten du 2009 urtearen
bukaerarako. Hazkunde nabarmen hori 2009ko hasieran
Elkargik eta Oinarrik Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako zirkulatzaile-
beharren finantzaketa-lerroen ondorioa izan da. 2009ko
irailaren bukaerarako, eta aurreko urteko epealdi berarekin alderatuz
gero, Elkargiren abal-jarduera nagusia % 6,3 gutxitu da
(zirkulatzailearen finantzaketa-lerroaren eragina kontuan hartu
gabe). Bi finantza-erakundeek aipatutako finantzaketa-lerroetara
aurkeztutako eskaeren % 80 onartu dute gutxi gorabehera.
Horren guztiaren adibidea da, Nafarroa Garaian ere, Sodena
Elkarrekiko Garantia Elkartearen jarduera. Bere funtzio
nagusia betetzen ari da, Nafarroako Gobernuak krisiari aurre
egiteko garatutako planaren barruan.
Bestalde, arrisku-kapitaleko erakundeen kasuan, Espainiako
Arrisku Kapitaleko Erakundeen Elkartearen arabera (ASCRI),
2009ko lehen bederatzi hilabeteetan, eta iazko epealdi berarekin
alderatuz gero, erakunde horiek Espainian egindako inbertsioa
% 49 eta eragiketa-kopurua % 13 jaitsi dira. Testuinguru
horretan, ASCRIk 2008an burututako arrisku-kapitaleko eragiketarik
onenak saritu ditu, eta horien artean bi euskal finantza-
erakundek sariak jaso dituzte: Gestión de Capital Riesgo del
País Vasco eta Diana Capital erakundeek, Progenika Biopharma
eta Indal Taldea enpresen eragiketetan parte hartzeagatik, hurrenez
hurren.
Beraz, aztertutako datu guztien arabera, Euskal Herriko erakundeek,
oro har, estatuko lehiakide askorekin alderatuz gero,
kaudimen-maila altuagorekin eta berankortasun-tasa gutxiagoekin
aurre egingo diote hurrengo ekitaldiari. Baina, 2010. urtean
nazioarteko, estatuko eta erkidegoetako hainbat sustapenpolitika
desagertzen badira, ahuldu egin daiteke enpresei eta
familiei kredituak emateko gaitasuna. Bestalde, BEZaren eta
Europako Bankuak aurreikusitako interes-tasa ofizialaren igoerek
eragin negatiboa izango dute kreditu-eskaeretan.
Likideziarik ezak, kreditu eskasak eta berankortasun handiak
osatzen dute sorgin-gurpila, eta zaila izango da irtenbide
bat aurkitzea. Egoera ez da aldatuko ekonomia suspertu, langabezia
eta berankortasuna gutxitu, eta enpresaburuek inbertsioak
egiteko erabaki-gaitasuna berreskuratu arte. EUSKAL FINANTZA ERAKUNDEEN KUDEAKETA ADIERAZLEAK, 2009ko irailean |