Skip to main content

Lan Koadernoa 10: Iparraldeko gazteen ibilbide akademiko eta sozio-profesionala.

Lan honek Seaska Iparraldeko Ikastolen elkartean 3. zikloa egin duten ikasleek ikastola utzi ondoren egin duten ibilbide sozio-profesionala aztertzen du. Bertan Seaskako ikasle ohien ibilbide sozio-profesionala eta ikasketa zein lanari lotutako mugikortasunaz eman dituzten erantzunak jaso ditugu. Mugikortasunaren arloan Hego Euskal Herrira joaten aukerari buruz eman dituzten erantzunekin eranskin osagarri bat gehitu dugu.

Kulturaz haratago doan mapa

Mapak geruza desberdinez osatzen dira. Euskal Herria kontzeptuak kutsu kulturala badu, aintzat hartzen ditu bere baitan beste errealitate batzuk, ekonomikoa, soziala, akademikoa, mediatikoa... Eta errealitate horiek guztiek Euskal Herriko mapa osatzen dute, herri bat, finean. Irakurri Xabier Isasi Balanzategi, Gaindegiako Lehendakariaren iritzi artikulua.