Skip to main content

Hitzaldia: Globalizazio ekonomikoa eta euskal identitatea

Gaindegiaren 5. urteurrenaren karietara, ospakizun ekitaldien artean, Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak hitzaldia eskaini zuen Globalizazio ekonomikoa eta euskal identitatea lelopean. Ekitaldia, 2011/02/10ean ospatu zen, Kutxaren Arrasate aretoan, Donostian.

Gune honetan hitzaldiaren edukiak daude, hizlarien testuak pdf-an eta hitzaldia bera Gaindegiaren kanalean, www.youtube.com/gaindegia.

Iparraldearen eta Hegoaldearen bateraezintasuna?

Hegoaldea eta Iparraldea elementu asko medio elkarrengandik oso urrun daudela senti daiteke baina lankidetzaren formula oso baliagarria litzake euskal lurraldeen errealitate ekonomiko eta sozial desberdinak uztartu eta osagarritzeko. Xabier Isasi eta Imanol Esnaolak Gaindegiak antolaturiko Jarduera ekonomikoen erronkak Euskal Herrian mahai inguruan jasotako hainbat ideien inguruan hausnartzen dute. Irakurri iritzi artikulua.