Skip to main content

Zor subiranoa. Ez dago irtenbiderik oraingo EBn

Joseba Felix Tobar-Arbulu, Doktorea Ingeniaritzan

Noizean behin irakurtzen dugu Euroguneko arazoek azkenean irtenbidea izan dutela. Baina irtenbide emaileek ez dute onartzen Euroguneko arazorik funtsezkoena finantza-arkitektura akatsez beteta dagoela.

Banku-sistemaren “arazoak” eta, ondorioz, premiazko birkapitalizazioaren “beharra” soilik arazo horren sintomak dira. Birkapitalizazioa ez da inolako irtenbidea solbentzia nazionalaren afera baterako, banku-sistemaren krisia solbentzia horren sintoma delako.

Mauleko auzapez gisa, kostaldeko eta barnekaldeko desoreka hori ekiditzeko zer neurri hartzen ahal zenituzke? Michel Etchebest

Herri tipia izanez, 3.300 jende baizik ez ditu, indar eskasa dugu. Lehen bidea da bai Xiberua bai Behe-Nafarroaren artean hautetsi sindikatu gisa ibiltzea. Gero, xantza handia da guretako bai Xiberoa eta Behe-Nafarroa Euskal Herrian izaitea: zazpi probintzia badira ezin dira bi horiek baztertzen ahal, eta ezin badira baztertzen ahal kontutan hartu behar dira.

Lurraldetasunaren norabidean. Hur gorostiaga

Ipar Euskal Herrirako prozesu konstituziogilea abian da. Euskal udaberria iritsi da azkenean! Hedabideek behar besteko garrantzia eman ez badiote ere, 2012ko martxoaren 8a Euskal Herriko historian tartea ukanen duen eguna izanen da. Arrats hartan, azken urtean instituzionalizazioari buruz hautetsi eta gizarte eragileek daramagun gogoetak urrats garrantzitsua egin zuen, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa bilduko lituzkeen lurralde elkargo edo kolektibitate baten aldeko apustua aho batez egin baitzen.

Aberri egunaren atarian, balantzea eta egitekoak

Urtero lez Aberri Eguna ospatzeko prestatzen hasi gara, nork bere erara eginen du, ordea. Askorentzat egun seinalatua da Aberri Eguna, zenbaitek besterik adierazi arren. Izango da mahai baten inguruan ospatuko duenik, bai eta Shangai edo Melbournen garagardoa dastatuz euskal nazioko kidegoa aldarrikatuko duenik ere. Lanik gabe dagoen askok, zailtasunak bizi dituzten enpresariek, egoera txarrean lanean ari direnek, baliabidez urri dabiltzan guraso bakarreko familiek, gazte ekintzaileek, gainbehera bizi duten lurraldeek… babesa eta itxaropena eskainiko dien herri bat amestuko dute.