Biztanleria biltzen eta basamortua hedatzen

Euskal Herriko biztanleriaren dentsitatea udalerrika, 2011
Euskal Herriko populazioa kostatik hurbil dauden udalerri batzuetan, hiriburuetan eta Ebro ibaiaren inguruan metatzen ari da Nafarroa Garaia, Araba eta Zuberoa dira proportzioan dentsitate baxueneko udalerri gehien dutenak. Nafarroa Garaian dentsitatea handia da Iruñerrian (Barañain, Atarrabia eta Burlatan dira Euskal Herriko dentsitate handieneko lau udalerrietatik hiru) eta Tuteraldea, baita, apalago bada ere, Erribera Garaian, Ebro ibaiaren inguruan. Iparraldeko udalerriak eta bereziki ekialdekoak, Pirinioaldeko eskualdean bereziki, dentsitatea oso da txikia. Arabako argazkia ere antzekoa da. Populazioa hiriburu administratiboaren inguruan Kantauri Arabarreko eskualdean biltzen da (Laudio, Amurrio). Herrialdearen gainerako lurralde eremuan dentsitate oso txikikoa da. Zuberoan Pettarra eskualdearen iparraldeko udalerri zenbait eta Atharratze inguruak dute dentsitate handiena, gainerakoan nahikoa biztanle gutxi bizi da herrialde osoan. Antzeko zerbait gertatzen da Nafarroa Beherean, Oztibarre eskualdean batez ere. Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdik dute dentsitate handieneko udalerri gehien, hiru hiriburuen inguruan batik bat. Muskizetik Bokaleraino kostalde osoan zehar dentsitatea handia da Bizkaiko zenbait udalerritan izan ezik.
Maparen datuak kontsultatu nahi izatera eta ekonomia eta gizarte alorreko beste hainbat datu kontsultatzeko jo www.atlasa.net helbidera. Oharra: 1:500.000 eskalatik aurrera udalerrien izenak bistaratzen dira.