Azken urteetako datuek erakusten dute Euskal Herriko heriotza-tasa goranzko joera izan duela, eta COVID-19 pandemiak 2020an igoera esanguratsua eragin bazuen ere, oro har, joera horrek aurrera jarraitu du 2022an. Euskal Herriko batez bestekoa mila biztanleko 10,7koa izan zen 2022an, eta lurraldez lurralde, tasa altuenak Ipar Euskal Herrian (Nafarroa Beherean ‰15,4, Zuberoan ‰14,3 eta Lapurdin ‰12,2) erregistratu ziren, zahartze demografikoa dela eta. EU27ko batez besteko heriotza-tasa ere hazi egin da, 2000ko 10,0etik 2022ko 11,6ra, eta gehienbat populazioaren zahartzeak eta COVID-19ak eragindako gorakadak azaldu dezakete hori. Hala ere, Europako eskualde batzuetan askoz ere heriotza-tasa handiagoak daude, besteak beste, Bulgariako Severozapaden (22,6) eta Alemaniako Sachsen-Anhalt (17,2) eskualdeetan, hauetan demografia zaharragoa baita.