Eskualdeen argazki sozioekonomikoa

Euskal Herriko berrogeita bost eskualdeen mapa interaktiboa eta azterketa xehea. Euskal geografiaren ezaugarriak ezagutarazteko eta tokiko diagnostikoak egiteko baliabidea izatea du helburu. Lurraldea eta ingurua, Jarduera ekonomikoa eta enplegua, Kohesio soziala eta Metabolismo demografikoa aztergai duen eskualde bakoitzarentzako txostena eskuragarri.
Etiketa orokorrak:

Hamarretik sei gazte gurasoen etxean bizi dira

Osasun larrialdiak gazteen emantzipazio joera apaldu du Hego Euskal Herrian, Europako emantzipazio-mailatik are gehiago urrunduz. Ipar Euskal Herriaren kasuan 20 eta 34 urte artekoen hiru laurdenak gurasoen etxetik kanpo bizi dira.

Hiriburuen eremu funtzionalak XXI. mendeko geografian

Euskal hiriburuen eragin eremua gero eta zabalagoa da, batez ere Mediterranear isurialdean. Baina hiriburuen eragin eremutik at diren tamaina ertaineko herriek ekarpen handia egiten diote lurralde orekari. Horren adibidea Deba arroan dago.