Etiketa orokorrak: Euskal Herria

Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeria 2022

Esku artean duzu Gaindegiak 2007 urteaz geroztik eguneratzen diharduen adierazle zerrendaren ale berria. Egitasmo honen helburua egiturakotzat jotzen diren adierazleak Euskal Herriarentzat kalkulatu eta Europako lurraldeekin alderagarri egitea izan da urte hauetan.

Etiketa orokorrak:

Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeria 2021

Esku artean duzu Gaindegiak 2007 urteaz geroztik eguneratzen diharduen adierazle zerrenda. Egitasmo honen helburua egiturakotzat jotzen diren adierazleak Euskal Herriarentzat kalkulatu eta Europako lurraldeekin alderagarri egitea izan da urte hauetan.

Barne migrazioak landa-eremura jotzen du, atzerritarrek hirigunera

Herritarren bizileku aldaketa beste lurraldeetan baino nabarmenagoa izan zen Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroa Garaian, azken bost urteotako errolda datuen arabera. Barne migrazioen helmuga nagusiak izan ziren Iruñerria, Plentzia-Mungia eta Gorbeialdea. Atzerrian jaiotako herritarren migrazio fluxuek, aldiz, Bidasoa Beherea, Nafarroako Erribera eta Goi Erribera, Iruñerria, Gasteiz eta Donostialdea izan zuten helmuga, nagusiki.

Gainzahartze handia despopulaturiko geografian

224.300 herritarrek 80 urtetik gorako adina dute Euskal Herrian. Populazio honen kopurua ia bikoiztu egin da azken bi hamarkadetan eta etorkizunean joera hori areagotuko da gerra osteko hazkunde demografikoa eta bizi-itxaropenaren handitzea medio. Luzaroan despopulazioa nozitu duten lurraldeetan metatzen da adineko biztanleria honen proportzio handiena.
Etiketa orokorrak: Eskualdeak

Biztanleria nabarmen hazi da eta lurraldean metatzeko joerari eutsi dio

Euskal Herriak 3.193.513 biztanle ditu (2020), urtebete lehenago baino 22.622 gehiago. Azken urtekoa hamarkadako biztanleriaren hazkunde handiena izan da. Herrialde guztiek biztanleria irabazi dute, Zuberoak izan ezik. Euskal herritarren %55,4 hiriguneetan eta %27,3 bitarteko hiriguneetan bizi da.

Euskal Herriko Atlasa berritu du Gaindegiak

www.atlasa.eus gunearen azpiegitura teknologikoa berritu du Gaindegiak, Euskal Herriko datu sozioekonomikoak klik batean bistaratu, kontsultatu eta deskargatzeko ataria erabiltzaileentzat irisgarriagoa eta erabilterrazagoa eginez.
Etiketa orokorrak:

Euskal Herriko Adierazle Nagusien Galeria 2020

Euskal Herriari dagozkion oinarrizko aldagaiak Europako estatuekiko eta estaturik gabeko erreferentziazko nazioekiko alderaketan. Demografia, ekonomia eta gizartea ataletan sailkatutako hogeitik gora adierazle biltzen dituen txostena deskargatzeko eskuragarria.
Etiketa orokorrak: Osasuna

Azken bost hamarkadetako heriotza kopuru handiena erregistratu da apirilean

2.600 bat heriotza izan daitezke Euskal Herrian COVID-19ak eragindakoak. Koronabirusarekin kutsatutako heriotzen zenbaketak hutsune nabarmenak ditu, baita Euskal Herrian ere. Aldi berean, herritarren konfinamendu egoerak hilkortasuna murriztu egin du eta, horri esker, azken hiru hilabeteotako hilkortasuna ez dago 2015 edo 2017ko neguetan izandakotik hain urrun.