Langabea definizioaren arabera

Hegoalderako langabezia datua ematen duten erakunde desberdinak daude eta zifra ere, horrelakoxea da, erabat desberdina. Iturriak, metodologiak eta langabe bat izateko definizioa zein diren aintzat hartu behar dira ikerketa bakoitzeko datuok interpretatzeko. Irakurri Joseba Garmendia ekonomilariak egindako azterketa, Berria egunkarian, Egitura gehigarrian, 2009/02/08.

Lidertza: irtenbidea?

Lidertza, egun, asko aipatzen den terminoa da, baina kolokan gelditzen da konfidantza faltan. Taldearentzat, motibazioa eta proiektuaren parte sentitzea ezaugarri garrantzitsuagoak dira Koldo Saratxagaren esanetan. Ikus elkarrizketa, Argia astekarian, 2009/02/06.

Bikaintasuna finantza osasunean Hegoaldearentzat

Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa konfidantza igorle dira: ordainketak puntualki egin eta etorkizunean kaudimena bermatuko omen dute. Standard and Poors Rating agentziak AAA kalifikazioa eman die eskualde hauei, Espainiako Estatuari, aldiz, kendu.

Laborantza: sindikalismoa eta garapena

Euskal Herriko laborantza ganbararen bi frente nagusiak izan dira sindikalismoa eta garapena. Manu Robles-Arangiz Institutuak, monografiko honetan, Euskal Herriko Labontza Ganbararen sorreratik gaurdainoko ibilbidea aztertzen du. Ikus argitalpena.

Krisi ekonomikoa eta autogobernua

Krisi ekonomikoaz haratago, beste lau krisi gehiago definitzen ditu Ramón Zallok, ekonomian katedradunak, bere iritzi artikuluetan. Egungo egoerari aurre egiteko, ekonomilariak, euskal gizartearen eta bere ekonomiaren abantailak aztertzen ditu aurrera begira erabaki eta estrategia hoberenak hartzeko. Irakurri albisteak.