Skip to main content

Azken argitalpenak

[Langabezia koiuntura] 2015eko 2. hiruhilekoa

2015eko bigarren hiruhilekoko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %14,9koa da (INE), aurreko hiruhilekoan baino puntu bat gutxiago. Iazko epe berarekin alderatzen badugu, ostera, langabezia-tasa 0,8 puntu txikiagoa da egun.

BPGa gora I+G gastua behera Euskal Herrian

Barne Produktu Gordinak (BPG) goraka izan duen bitartean kontrako bidea egiten ari da Ikerketa, Berrikuntza eta Garapenari (I+G+B) zuzendutako inbertsioa Euskal Herrian

Denda txikiak, merkataritza gune handiei aurre egin beharrean

Euskal Herrian, txikizkako merkataritzan diharduten 17.000 saltoki inguru ditugu, handiak zein txikiak kontuan hartuta. Dena dela, hamar langiletik beherakoak dira saltoki horien %98 inguru. Horien guztien artean, arropa dendak dira jaun eta jabe, eta altzari nahiz janari dendek ere presentzia handia dute.

 

[TXOSTENA] Euskal Herrian, zer erosten dugu kanpoan?

Euskal Herriko merkataritza fluxuen saldoa positiboa da: kanpora saltzen dugunak gehiago balio du erosten duguna baino. Baina nolako bilakaera izan dute, azken urteotan, beste herrialdeekin ditugun harremanak?

 

Euskal Herriko pirinioen azterlana

Euskal Herriko Pirinioen egoera aztertzen duen ikerlana argitaratu berri du Kattalin Sainte-Mariek, Gaindegiaren babesaz. Lan honek mendialdeko udalerrien problematiken erakusgarri izan nahi du.

 

Errenta desorekak euskal hiriburuetan

Europan bi adierazle nagusi erabili ohi dira familia baten bizi kondizioak neurtzeko: pobrezia arrisku tasa: eta gabezia material larria. Horiek kontuan hartuta, Euskal Herrian pobrezia arrisku tasa 10,9koa zen 2014an, eta gabezia materiala, 4 puntukoa.

Hauteskunde emaitzak klik eginez

Igandean Hego EHko emaitzak Gaindegiak Berriarentzat egindako mapa interaktiboan jarraitu ahalko dira: eskrutinioa %30, %60 eta %100 dagoenean kargatuko ditugu datuak. 

#M24

@gaindegia eta @berria

Aireportuak, 2007ko marka gainditu ezinik

Euskal Herriko aireportuek ia bost milioi eta erdi bidaiari batu zituzten iaz. Miarritzekoa da krisia hasi zenetik gero eta bidaiari gehiago jasotzen jarraitu duen bakarra. Euskal Herriko bost hegazkin bidaiaritik bat hartzen du hain zuzen ere.