Skip to main content

Azken argitalpenak

[Langabezia koiuntura] 2015eko 1.go hiruhilekoa

2015eko lehen hiruhilekoko datuen arabera, Euskal Herriko langabezia-tasa %15,9koa da (INE), aurreko hiruhilekoan bezala. Iazko epe berarekin alderatzen badugu, ostera, langabezia-tasa 0,9 puntu txikiagoa da egun.

 

Zerbitzuek jandako tokia berreskuratzen hasi da industria

2007an Hego Euskal Herrian egindako kontratazio guztien %78,9 zegoen zerbitzuei lotuta, eta proportzioa %84,1eraino igo zen 2013rako. 2013tik 2014ra, aldiz, ia hamar puntuko jaitsiera gertatu da, hain zuzen, industriako kontratazioak oso nabarmen hazi direlako.

Ipar Euskal Herriko bozak

Ipar Euskal Herrian egunotan egiten ari diren departamendu bozek bertako kantonamenduen errealitatera gerturatzeko aukera ematen dute. Hauteskunde hauen ondoren, Pirinio Atlantikoetako Kontseiluak 54 ordezkari izango ditu, kantonamendu bakoitzeko bina, eta horietatik 24 Ipar Euskal Herrian aukeratuak izango dira.

[TXOSTENA] Lanaldiak gora, egonkortasunaren lepotik

Azken hilabeteotako datuek diote Euskal Herria ari dela pixkanaka enplegua sortzen. Kualitatiboki, baina, urteotan hartutako neurriek arrasto sakona utzi dute: gaur egun sinatzen diren 10 kontratutik 9 aldi baterakoak dira, zerbitzuen sektoreko enpleguaren pisua hazi da industriarenaren kaltetan, eta egungo kontratuetan egonkortasun eza da nagusi.

Gizarte ekonomiak 75.000 enplegu sortzen ditu Euskal Herrian

Gizarte ekonomiaren zati handi bat kooperatibek hartzen dute. Gaur egun bi mila kooperatiba inguru daude Euskal Herrian; elkarlanezkoak dira ezagunenak, baina beste kooperatiba mota batzuk ere arruntak dira, esaterako, nekazaritza kooperatibak.