Jarduera ekonomikoa
Etiketa orokorrak:
Euskal Herria munduko merkataritzaren bidegurutzean
Euskal Herriak 2020 urtean munduko herrialdeen hiru laurdenekin izan zuen hartu-eman komertziala. Harreman horietan, hamarretik zazpik merkataritza saldo positiboa izan zuen. Nolanahi ere, Txinako inportazioak gero eta ugariagoak dira euskal lurraldean eta herrialde horrekiko merkataritza saldo negatiboaren igoerak agerian uzten du munduko produkzioa eraldaketa prozesuan dela.
BPGaren sei urteko hazkunde jarraitua eten du osasun larrialdiak
Covid-19ak kalte handiak eragin ditu munduko ekonomian. Osasun larrialdiaren ondorioz herrialde gehienetako Barne Produktu Gordinek atzeraldi nabarmena nozitu dute. Euskal Herria izan da horietako bat.
Etiketa orokorrak:
Euskal Herria
Itsasoa, arrantza eta elikadura (1/4): gero eta ontzi gutxiago kostaldean
1986tik aurrera etengabea izan da euskal arrantza flotaren gutxitzea. Halere, Lapurdik besteek baino hobeto eutsi dio gertuko arrantzarako ontziei.
Etiketa orokorrak:
Itsasoa, arrantza eta elikadura (2/4): alturako eta baxurako ontziak euskal portuetako ardatz
Euskal kostaldeko flotaren espezializazioa desberdina da herrialde batetik bestera. Hamar euskal ontzitik lau alturako eta baxurako arrantzakoak dira.
Etiketa orokorrak:
Euskal Herria
Itsasoa, arrantza eta elikadura (3/4): urtean 300.000 bat tona arrantzatzen da Bizkaiko Golkoan
2002 urteaz geroztik arrain kuoten sistema indarrean da. Arrantzale euskaldunak nagusiki Bizkaiko Golkoan, Indikoan eta Atlantiko iparraldeko uretan jarduten dira. Bizkaiko Golkoan arrantza 1970. hamarkadako harrapaketa bolumenetik urrun da.
Pagination
- Page 1
- Next page