Etiketa orokorrak:

Babes sozial eredu anitzak Euskal Herrian

2017 urtean Euskal Herriak babes sozialera BPGren %24,5a bideratu du. Euskal Herriko gizarte babes-maila egun Portugalen parekoa da (%24,6) eta urrun da Europar Batasunean (%28,2) bideratzen den gastu-mailatik. Euskal lurraldean aldea nabarmena da Bidasoa ibaiaren bi aldeen artean, behintzat; babes sozialerako gastua aise indartsuagoa da Ipar Euskal Herrian (%34,1) Hego Euskal Herrian (%24,1) baino.
Etiketa orokorrak:

Ongizate politiken eta beharren alderatzea

Eusko Ikaskuntzak EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko Ongizate sistemen eta politika publikoen alderatzea egin du Gaindegiarekin eta SIIS Dokumentazio Zentroarekin lankidetzan. Lurraldeen arteko konparazioa eta elkar ezagutza ahalbidetu nahian, mugaz gaindiko lanean interesa duten eragileentzat tresna baliotsua izan daiteke.