Hezkuntza eta kultura

Etiketa orokorrak: Migrazioa

Euskal Herria: harrera herri bat, errealitate bi

Euskal gizartea aniztasun handikoa da: herritarren %28,5a (898.500 pertsona) Euskal Herritik kanpo jaioa da. Ipar EHn kopuru hori %42,8koa da, eta gehienak, Frantziar estatuko herritarrak dira (%39,2). Euskal Herritik kanpo jaiotakoen presentzia apalagoa da Hegoaldean (%27), erdia baino gehiago Espainiar Estatuan jaio direlarik (%16,5). Euskal Herriaren egungo jatorri aniztasuna prozesu berri edo historiko desberdinen emaitza da.
Etiketa orokorrak:

Hezkuntza zentroak urrun Mediterranear isurialdeko hainbat eremutan

Hezkuntza zentroen kokapena da euskal geografian ongizateko zerbitzuen irisgarritasunean desorekatuenetarikoa. Desberdintasun horiek ikasketa mailaren arabera antzemateaz gain ikastetxearen hizkuntza ereduaren arabera ere agerikoak dira.
Etiketa orokorrak: Udalerriak

Hirigintzak eta barne-migrazioek 2001/11 epealdian euskararen gotorlekuak ahuldu dituzte

1970ko hamarkadan industrializazio prozesua eta beste hizkuntz-komunitateetako biztanleriaren erakartze masiboak euskararen gotorlekuetan euskararen gainbehera eragin zuen. XXI. mendeko lehen hamarkadan euskarak eremu hauetan berriz espazioa galdu du, oraingoan hirigintza eta euskal herritarren barne migrazioak medio.