Pobrezian erortzeko arrisku tasa, Euskal Herria Europako testuinguruan, 2009 Mapa honetan ikus daitekeenez, EUROSTATen datuen arabera (2010 urteari dagozkio) Euskal Herrian pobrezia arriskuan zegoen hamar biztanletik bat (%10,9). Europako Batasunean bataz bestekoa %16,4koa zen.
Euskal Herria, beraz, Norbegia (%11,2) edo Herbehereen pare (%10,3) kokaturik zegoen, eta Espainia (% 20,7) edo Greziatik (%20,1) urrun, esaterako.Herrialde eskandinaviarrek %11,14 eta %13,22 bitarteko tasak nozitu zituzten. Aldiz, Europar Batasunera berriki sartutako herriek, esaterako, %18,6 tik gorakoak..
Irakurri hemen pobrezian erortzeko arriskua kalkulatzeko metodologia oharrak. Datuak kontsultatzeko joan albiste honetara.