Skip to main content

Pobrezian erortzeko arrisku mailarik apalenetakoa du Euskal Herriak, EUROSTATen datuen arabera

Pobrezian erortzeko arrisku tasa, Euskal Herria Europako testuinguruan, 2009 Mapa honetan ikus daitekeenez, EUROSTATen datuen arabera (2010 urteari dagozkio) Euskal Herrian pobrezia arriskuan zegoen hamar biztanletik bat (%10,9). Europako Batasunean bataz bestekoa %16,4koa zen.

Euskal Herria, beraz, Norbegia (%11,2) edo Herbehereen pare (%10,3) kokaturik zegoen, eta Espainia (% 20,7) edo Greziatik (%20,1) urrun, esaterako.

Herrialde eskandinaviarrek %11,14 eta %13,22 bitarteko tasak nozitu zituzten. Aldiz, Europar Batasunera berriki sartutako herriek, esaterako, %18,6 tik gorakoak..

Irakurri hemen pobrezian erortzeko arriskua kalkulatzeko metodologia oharrak. Datuak kontsultatzeko joan albiste honetara.