Migrazioa

Barne migrazioak landa-eremura jotzen du, atzerritarrek hirigunera
Barne migrazioak landa-eremura jotzen du, atzerritarrek hirigunera
Herritarren bizileku aldaketa beste lurraldeetan baino nabarmenagoa izan zen Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroa Garaian, azken bost urteotako errolda datuen arabera. Barne migrazioen helmuga nagusiak izan ziren Iruñerria, Plentzia-Mungia eta Gorbeialdea. Atzerrian jaiotako herritarren migrazio fluxuek, aldiz, Bidasoa Beherea, Nafarroako Erribera eta Goi Erribera, Iruñerria, Gasteiz eta Donostialdea izan zuten helmuga, nagusiki.
Euskal Herria: harrera herri bat, errealitate bi
Euskal Herria: harrera herri bat, errealitate bi
Etiketa orokorrak
Euskal gizartea aniztasun handikoa da: herritarren %28,5a (898.500 pertsona) Euskal Herritik kanpo jaioa da. Ipar EHn kopuru hori %42,8koa da, eta gehienak, Frantziar estatuko herritarrak dira (%39,2). Euskal Herritik kanpo jaiotakoen presentzia apalagoa da Hegoaldean (%27), erdia baino gehiago Espainiar Estatuan jaio direlarik (%16,5). Euskal Herriaren egungo jatorri aniztasuna prozesu berri edo historiko desberdinen emaitza da.