2002 urteaz geroztik arrain kuoten sistema indarrean da. Arrantzale euskaldunak nagusiki Bizkaiko Golkoan, Indikoan eta Atlantiko iparraldeko uretan jarduten dira. Bizkaiko Golkoan arrantza 1970. hamarkadako harrapaketa bolumenetik urrun da.
Bizkaiko Golkoan urtero 300.000 bat tona arrain arrantzatzen dira eta, azken urtean, euskal herritarrek 76.000 tona arrain kontsumitu dituzte. Hala ere, herritarren elikaduran itsasoko produktuek gero eta presentzia txikiagoa dute.