"Euskal Herriko sare produktiboaren argi-ilunak" titulupean egin zuen Gaindegiak atzo Donostian hitzaldi eta mahai ingurua.
Joxe Mari Zendoia Gaindegiako kideak ireki zuen saioa, eta Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaileak jarraitu zion, Gaindegiak egindako azken ikerketaren datuak eta emaitzak aurkezteko. Ondoren, Miren Estensoro Orkestrako ikertzailearekin solasaldia egiteko aukera izan genuen, baita bertaratu ziren hainbat pertsonekin ere.
Saio parte hartzailea izan zen, eta hainbat gai jorratu ziren:
euskal industriaren egoera eta etorkizunera begirako
erronkak, ekonomiaren
banaketa desorekatuari nola aurre egin Euskal Herriko lurraldetan,
lehiakortasunari nola eutsi egungo merkatu zailean,
ipar-hego harremanak nola estutu, eskualdeen arteko
osagarritasuna nola bultzatu, etab.
Hona hemen saiotik eratorritako materiala:
Gaindegiako ikerketa txostena:
Euskal Herriko enpresa demografia
Bideoak:
VĂdeos:
1. zatia
2. zatia
3. zatia
Proiektatu zen aurkezpen interaktiboa: