[TXOSTENA] Euskal Herriko enpresa demografia

ZARE portada irudia

Gaindegiak Euskal Herriko enpresa demografiari buruzko lehendabiziko ikerketa argitaratu du.

Ikerketak ondorio ugari uzten dizkigu, baina bi dira nagusi: establezimendu kopuruak behera egin duela 2008tik hona eta desoreka geografikoak, aldiz, handitzen ari direla Euskal Herriko enpresa demografian. Txostenean egin den ikerketa sakonaz gain, bi adituen analisiak ere jaso dira: ekonomian doktore den Anton Borjarena eta Baionako Merkataritza Ganbarako Malory Mouffle-rena. Zenbait ideiaren laburpena:

Herrialdeka, Bizkaian dago Euskal Herriko establezimenduen gehiengoa (%32,4); Gipuzkoak (%21,5) eta Nafarroa Garaiak (%20,6%) jarraitzen diote, eta proportzio baxuagoa dute Lapurdik (%12,3), Arabak (%10,4) eta Nafarroa Behereak (%2). Azken lekuan Zuberoa (%0,9) dago.

Geografikoki, baina, gero eta jarduera ekonomiko eskasagoa duten zonaldeak agertzen ari dira, batik bat, Nafarroa Garaian eta Iparraldeko barnealdean, baina baita Arabako lautadaren inguruko eskualdeetan ere. Aldiz, Euskal Herriko bost hiriburuak barne hartzen dituzten eskualdeetan establezimenduen proportzioa gero eta handiagoa da: establezimendu guztien %81,1 alegia.

Establezimenduen tamainari dagokionean, Euskal Herriko ehun ekonomikoa osatzen duten establezimendu gehienak (%85,9) mikroenpresak dira (autonomoak ez dira kontuan hartu), %11,5 ertainak eta %2,5 enpresa handiak. Sektoreka, 2012an ia lau establezimenduetatik bat zerbitzu sektorean dihardu (%72,8), %13,6 eraikuntzako sektorean, %11,6 industrian eta %2 lehenengo sektorean.

Horiek eta ideia askoz ere gehiago bildu ditu lehen aldiz Euskal Herria osotasunean harturik bere enpresa demografia ikertu duen Gaindegiako txosten honek.

TXOSTENA PDF-an

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Gaiari loturiko beste materiala:

Aurkezpen interaktiboa Imanol Esnaolaren analisia (Gaindegiako koordinatzailea) Laster -------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Txostenari begiratua eman: