Aktibitate ekonomikoa
Atzeraldi ekonomikoa marrazten du BPGk Euskal Herrian
2019 urtean Euskal Herriko BPGk +%2,2ko hazkundea izan ostean, erakunde publikoen 2020rako aurreikuspenek Euskal Herrian %1,9ko hazkundea marrazten zuten. Bistan denez, 2020 urteak aurreikuspen guztiak irauli ditu. Espainian, Frantzian eta Alemanian, euskal esportazioen helmuga nagusietan, atzeraldia hasi da ere.
Soldatapekoen ordainsariek gero eta pisu txikiagoa dute BPGn
Ekonomiaren finantzarizazioa gorabidean dago eta Euskal Herria ez da salbuespena. Hala, soldatapekoen ordainsariek gero eta pisu txikiagoa dute Barne Produktu Gordinean.
2007/19 epealdian 40.800 milioiko defizita kapitalaren joan-etorrian
2007/19 aldian inbertsiogileek Hego Euskal Herritik 62.640 milioi euro eraman dituzte atzerrira, gehientsuena 2007 urtean. Bien bitartean, epealdi berean 21.830 milioi euro erakarri dira. Kapital ekonomikoaren nazioarteko joan-etorria handia izan da eta, horren ondorioz, 2007az geroztik Hego Euskal Herriak 40.800 milioi euroko inbertsio defizita du.
Euskal Herria eta Kataluniaren arteko harreman komertziala hozten
Euskal Herria eta Kataluniaren arteko salerosketek gero eta bolumen txikiagoa dute, izan ere, azken hamarkadan krisi ekonomikoaren testuinguruan lurralde bien estrategia nazioartekotzea izan da, bai erosteko zein saltzeko.
Espainiar estatuarekiko menpekotasun komertzial handia du Euskal Herriak
Euskal esportazioen %35ak Espainiar estatua du helmuga. Esportazioen helmuga nagusia izanik ere, azken bi hamarkadeekin alderatuta 2018 urtean euskal enpresek kopuru apalagoa fakturatu dute Espainiar estatuan.
Etiketa orokorrak:
Ekonomia
Euskal ekonomia, kanpo faktoreen menpe
1973 urtean Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak Yom Kipurreko gerran Israelen alde egin zuten herrialdeetara petrolioaren esportazioa etetea erabaki zuen eta petrolio-krisiak euskal ekonomia gogor kolpatu zuen. 2008 urteaz geroztik 1970. hamarkadako petrolio-krisiaren ondoren egituratutako eredu industrialaren ehun zati garrantzitsua desegin da. 2020 inflexio urte berria izan daiteke.
Pagination
- Previous page
- Page 2