Kapital ekonomikoaren joan-etorria Euskal Herrian

2007/18 aldian Hego Euskal Herritik 62.500 milioi € eraman zituzten inbertsiogileek atzerrira. 2007 urtean bakarrik, krisi ekonomikoaren atarian, Hego Euskal Herritik 32.000 milioi €-k alde egin zuten atzerrira, batik-bat udaberri aldera. Bien bitartean, 2007/18 epealdian 21.500 milioi € erakarri dira. Azken hamarkadan, beraz, Hego Euskal Herriak 41.000 milioi €-ko defizita jasan du bertako kapital ekonomikoari dagokionez.

Ekonomiaren finantzarizazioa gorabidean dago eta Euskal Herria ez da salbuespena. Euskal Herriko ekonomiarentzat jarduera produktiboak ardatz izanik ere, alokatuen ordainsariek gero eta pisu txikiagoa dute BPGren barruan. Hala, alokatuen ordainsariek Euskal Herriko BPGren %46,8a osatzen dute, Europar Batasunean (EB-28), ordea, BPGren %47,2a. Frantzian, Danimarkan, Alemanian edota Espainiar estatuan bertan, alokatuen ordainsariek BPGren gainean pisu handiagoa dute.

Kapital ekonomikoaren joan-etorria

Iturriak: EUROSTAT, Espainiako Ekonomia eta Enpresa Ministerioa, INE, INSEE, EUSTAT eta NASTAT. GAINDEGIA.