Prekaritatearen erregularizazioa

Euskal Herrian 177.500 herritarrek ez dute lanik, lan bilaketan adorea galdu dutenak barne (2018). Era berean, lanaldi osoko enplegu faltan eta bere borondatearen kontra beste 106.000 euskal herritar lanaldi partzialean ari dira lanean. Lan merkatuaren dualizazioa gauzatzen ari da eta lan baldintzetan herritarren arteko desorekak gorabidean dira. Dagoeneko lana ez da bizitza duin baten bermea, eta lan erreformek, bereziki 2012 urtean burututakoa, pobreziari loturiko enplegua erregularizatu dute. Errealitate horren begipuntuan daude emakumeak, gazteak edota etorkinak, bereziki.

Lan erreformek prekaritatea eskema klasikotik haratago eraman dute, bere ertzak lausotuz eta pobrezia tipologia berriak sortuz. Horrenbestez, gero eta zailagoa da herritarren gainean prekaritateak duen hedadura maila zedarritzea. Euskal Herriko ongizate eredua nagusiki enpleguaren sustapenera mugatzen denez, etorkizunean kohesio soziala ahultzeko arrisku handia dago. Hego eta Ipar Euskal Herriko lan merkatuek berezitasun propioak dituzte, baina bata zein besteak, prekaritateari lotutako enplegua egonkortzen ari dira, eta ondorioz aipatu gabeziak hedatzeko bidean dira (ikus Gizarte babesa eta ongizatea Euskal Herrian).

Prekarietatearen erregularizazioa

Iturriak: INE eta INSEE. GAINDEGIA.