EUROSTATen neurgailua aplikatuz Euskal Herriko hamar biztanletik bat (300.000) pobrezian edo pobrezian erortzeko arriskuan dago EUROSTATen datuen arabera (2010 urteari dagozkio). Irakurri hemen pobrezian erortzeko arriskua kalkulatzeko metodologia oharrak.
2011-2012 biurtekoan kopuru hori handitzen ari da eta horrek azken hamarkada hauetan ezagutu ez dugun egoerara darama euskal gizartea, non bazterketa arriskua eta desberdintasun sozialak handitzen ari diren aspaldian ikusi ez bezala. Ikusi besterik ez dago arlo horretan lan egiten duten entitateak argitaratzen ari diren datuak (Elkartzen, Caritas…).
Bere gordintasunean, ordea, azpimarratzekoa da Europako Batasuneko tasa (%16,4) txikienetakoa duela Euskal Herriak (%10,4).
Edonola ere, bi datu azpimarratzekoak dira, EAE eta Nafarroa Garaian hauteskunde urteetan pobrezia arrisku tasa apaldu egin da eta Ipar Euskal Herrian aldiz egonkor mantendu da azken urteotan. Beharrezkoa da, beraz, pobrezia, gizarte babesa… neurtzeko metodologia publikoek adostasun sozial eta politiko handiagoa izatea argazki birtualetan ikuspegia gal ez dezagun.
Pobrezian erortzeko arriskua. Euskal Herria, 2004-2010 | ||||||||
Tasa | Pertsona kopurua | |||||||
2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2010 | |
EAE | 11,2 | 9,4 | 9,8 | 11,6 | 6,5 | 9,4 | 11,6 | 219.498 |
Nafarroa Garaia | 12,7 | 9,8 | 9,8 | 6,3 | 8,5 | 7,4 | 7,3 | 39.404 |
Iparralde | 13,5 | 13 | 13,2 | 13,1 | 12,7 | 12,9 | 13,5 | 32.637 |
Euskal Herria | 11,7 | 9,8 | 10,1 | 10,7 | 7,5 | 9,3 | 10,9 | 291.539 |
Iturria: INE, INSEE eta EUROSTAT. | ||||||||
Oharra: Pobrezia arriskua Lisboako estrategiarekin Europar Batasunak indarrean jarritako metodologiaren arabera. |