300.000 euskal herritar baino gehiago pobrezian

EUROSTATen neurgailua aplikatuz Euskal Herriko hamar biztanletik bat (300.000) pobrezian edo pobrezian erortzeko arriskuan dago EUROSTATen datuen arabera (2010 urteari dagozkio). Irakurri hemen pobrezian erortzeko arriskua kalkulatzeko metodologia oharrak.

2011-2012 biurtekoan kopuru hori handitzen ari da eta horrek azken hamarkada hauetan ezagutu ez dugun egoerara darama euskal gizartea, non bazterketa arriskua eta desberdintasun sozialak handitzen ari diren aspaldian ikusi ez bezala. Ikusi besterik ez dago arlo horretan lan egiten duten entitateak argitaratzen ari diren datuak (Elkartzen, Caritas…).

Bere gordintasunean, ordea, azpimarratzekoa da Europako Batasuneko tasa (%16,4) txikienetakoa duela Euskal Herriak (%10,4).

Edonola ere, bi datu azpimarratzekoak dira, EAE eta Nafarroa Garaian hauteskunde urteetan pobrezia arrisku tasa apaldu egin da eta Ipar Euskal Herrian aldiz egonkor mantendu da azken urteotan. Beharrezkoa da, beraz, pobrezia, gizarte babesa… neurtzeko metodologia publikoek adostasun sozial eta politiko handiagoa izatea argazki birtualetan ikuspegia gal ez dezagun.

Pobrezian erortzeko arriskua. Euskal Herria, 2004-2010
Tasa Pertsona kopurua
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2010
EAE 11,2 9,4 9,8 11,6 6,5 9,4 11,6 219.498
Nafarroa Garaia 12,7 9,8 9,8 6,3 8,5 7,4 7,3 39.404
Iparralde 13,5 13 13,2 13,1 12,7 12,9 13,5 32.637
Euskal Herria 11,7 9,8 10,1 10,7 7,5 9,3 10,9 291.539
Iturria: INE, INSEE eta EUROSTAT.
Oharra: Pobrezia arriskua Lisboako estrategiarekin Europar Batasunak indarrean jarritako metodologiaren arabera.

Pobrezian erortzeko arrisku tasa. Euskal Herria eta Europar Batasuna, 2010 Tasa
Letonia 21,3
Romania 21,1
Bulgaria 20,7
Espainia 20,7
Kroazia 20,5
Lituania 20,2
Grezia 20,1
Italia 18,2
Portugal 17,9
Polonia 17,6
Erresuma Batua 17,1
Zipre 17
Estatu kide berriak (12) 16,9
Europako Batasuna (27) 16,4
Europako Batasuna (15) 16,2
Euro gunea (konposaketa aldaketa) 16,1
Euro gunea (17) 16,1
Euro gunea (16) 16,1
Irlanda 16,1
Estonia 15,8
Alemania 15,6
Malta 15,5
Suitza 15
Belgika 14,6
Luxenburgo 14,5
Frantzia 13,5
Danimarka 13,3
Finlandia 13,1
Suedia 12,9
Eslobenia 12,7
Hungaria 12,3
Austria 12,1
Eslobakia 12
Norbegia 11,2
Euskal Herria 10,9
Herbehereak 10,3
Islandia 9,8
Txekiar Errepublika 9