Atal honetan Euskal Herriko ekonomia eta gizarteari neurria ipintzen laguntzen diguten zifra hautatuak aurkituko dituzu.
112
2008an hiru egunetik
behin langile bat hil zen lan istripuz;
guztira, 112 hildako.
Heriotza kopurua 2007koa
(117) baino apalagoa izan
arren, zifrak aurreko urtekoen
parekoak dira. Euskal Herrian
lan istripuetan hildakoak, herrialdeen
arabera: Araban 18,
Bizkaian 44, Gipuzkoan 27,
Iparralden 5 eta Nafarroa Garaian 18.
Iturria: LAB sindikatua.
40.000
Hegoaldean langabezia-tasa %8,3koa izan da. 2007ko laugarren hiruhilekoaz
geroztik, 40.000 langabe gehiago daude Hegoaldean; guztira, 113.700. Hazkundea
%2,9koa izan da. Guztizkoari
begira, emakume eta gizonezkoen
proportzioa nahiko parekoa bada
ere, urtebeteko epealdian, gizonezkoen
langabezia tasa %62,5 igo da
eta emakumezkoena, aldiz, %37,5.
Lehenengo aldiz, langabeen artean
gehiago dira gizonezkoak.
Iturria: ELA sindikatua.
Egoeraren Azterketa txostena, 112.zbk.
%9
Euskal Herriaren buruaskitasun
energetikoa
%9koa da soilik,
eta beraz, %91 inportatu
egiten da. Arabako,
Bizkaiko eta Gipuzkoako
burujabetasun
energetikoa %5ekoa da, Nafarroa Garaiarena %15ekoa, eta
Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereako %7 ingurukoa. Auto-hornikuntza
tasa, berriz, %7 ingurukoa da Euskal Herrian, eta Europako
Batasunekoa aldiz, %50ekoa.
Iturria: Bueno Gorka (2008), Energia urriko mundu baterako gida,
Manu Robles-Arangiz Institutua.
%133,3
Ondasun eta zerbitzuen esportazioak pisu handia izaten
jarraitzen du Euskal Herriko ekonomian. 2006-2007
epealdian Euskal Herriko kanpo saldoa bikoiztu egin zen,
hain zuzen ere, %133,3. Igoera nabarmena da, kontuan
hartuta denbora tarte berean EBan hazkundea bere horretan
mantendu dela eta AEBetan jaitsi %8. Japoniak,
Euskal Herriak bezala, goranzko joera izan du, baina
hazkundea gurea baino dezente apalagoa izan da:
%31,3.
Iturria: EUROSTAT, EUSTAT, Nafarroa Garaiako Estatistika Institutua, INSEE.
26.282
Populazioaren
hazkunde hori
kostaldean gertatu
da bereziki. Azken
urteetan Iparraldeko
ekonomiaren
garapena
kostaldearekin eta
zerbitzuen sektorearekin oso lotuta dagoela aintzat hartuta, datu
esanguratsua da. Hori da, hain zuzen, Baiona-Angelu Biarritz aldearen
kasua. Urte tarte horretan hazkundea %6,3koa izan da.
Iturria: INSEE
655.746
Euskal Herrian 655.746
pentsiodun daude, biztanleriaren
%21,65:
Araban 61.324, Bizkaian
257.044, Gipuzkoan
162.846, Iparraldean
58.947 eta Nafarroa
Garaian 115.585.
Jasotzen diren pentsioen
bataz bestekoa, berriz, 876,24 eurokoa da. Altuena Bizkaian
jasotzen dute (912,74 €), eta baxuena, berriz, Iparraldean
(800 €).
Iturria: Barrenetxea Sandra, Elorriaga Iñaki, Ruiz de Pinedo Iñaki (2008),
Estudio sobre las condiciones de vida de las personas mayores y pensionistas,
Ipar-Hegoa Fundazioa, Bilbo.
%10,43
2004-2005 epealdian Euskal Herriko BPG erosteko ahalmen
parekatua %10,43 hazi zen, inguruko eta mundu mailako
herrialdeetan baino dezente gehiago. Euskal Herriko aberastasuna
ia 7 puntutan bereizten da EBtik (%3,7), AEBtik
(%4,6) eta Japoniatik (%3,6). Hurrengo urteetan krisiaren
eragina neurtzean, datu honen eboluzioari erreparatu beharko
zaio.
Iturria: EUROSTAT, EUSTAT
%75,88
60 urtetik gorako pertsona helduen artean, bakarrik bizi direnen %75,88 emakumezkoak
dira Euskal Herrian. Bizkaian batzen da bakarrik bizi diren emakumezkoen
portzentaje altuena, hain zuzen ere, herrialdeko guztizkoaren %77,88.
Daturik apalena, berriz, Nafarroa Behereak du; guztizkoaren %62,26. Bakarrik
bizi diren 60 urtetik gorako gizonezkoen kopururik altuena, beraz, Nafarroa Behereak
du.
Iturria: Barrenetxea Sandra, Elorriaga Iñaki, Ruiz de Pinedo Iñaki (2008), Estudio sobre las condiciones de vida
de las personas mayores y pensionistas, Ipar-Hegoa Fundazioa, Bilbo. Urtea 2001/1999 (Iparraldea)
%3,67
Emakumeen langabezia tasa %3,67
izan zen 2007an, Euskal Herrian.
2005etik %52,9ko jaitsiera izan du.
Jaitsiera hori alde handiarekin bereizten
da gainontzeko herrialdeetatik.
EBn, AEBn eta Japonian hazkundea
%80-88 artean mantendu den bitartean,
Euskal Herrian hazkundea
%47,1ekoa izan da.
Iturria: EUROSTAT, EUSTAT.
251.970
2006. urtean, 251.970
saltoki zeuden Euskal
Herrian. Establezimenduen
hiru laurdenak Araban,
Bizkaian eta Gipuzkoan
daude kokatuta,
ehuneko ia hogeia Nafarroa
Garaian eta gainontzeko
ehuneko ia zazpia
Iparraldean. Datuak langile
kopuruaren arabera
neurtuz gero, saltoki gehienak 0-2 lagunez osatuta daude herrialde
guztietan; %59,4 Iparraldean, %77 Nafarroa Garaian eta %74,4 Araban,
Bizkaian eta Gipuzkoan.
Iturria: EUSTAT, INE, INSEE.
1.749,5
10 urteko epean
(1995-2006), Araba,
Bizkai eta Gipuzkoa
izan dira
Nafarroa Garaiko
ekonomiaren bezero
nagusiak.
Fakturazio osoaren
%25,8 dagokie,
1.749,5 milioi
€, bataz beste.
Herrialde horiek Nafarroa Garaiko hornitzaile garrantzitsuenak
izaten jarraitzen dute (%34,6). 2005etik 2006ra, ia
%3ko hazkundea izan dute. Euskal Herriko herrialdeen arteko
fluxuak esanguratsuak dira bertako ekonomiaren sostengurako
eta gure herriaren kohesiorako.
Iturria: www.c-interg.es
%74tik
%132ra
1999-2006 artean, etxebizitza librearen prezioak %58ko igoera izan du
bataz beste Euskal Herrian. Prezio igoerarik handienak Hegoaldean izan
dira: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan igo dira gehien (metro karratuaren
prezioa 1.569 €-tik 3.646 €-ra igo da), eta ondoren, Nafarroa Garaian
(925 €-tik 1698 €-ra). Iparraldean, azkenik, etxebizitzaren prezio
igoera nabaria izan da (1.654 €-tik 2.871 €-ra), nahiz eta erlatiboki
Hegoaldean baino portzentaje apalagoak azaldu.
Iturriak: MEEDAT/SESP, EPLS (hainbat urte). Datuak Akitania departamentuari dagozkie;
Nafarroa Garaiako Ingurumen, Lurralde Antolaketa eta Etxebizitza Saila, Espainiar estatuko
Etxebizitza Ministerioa; Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarteko Gaietako Saila.
Eskaintza inmobiliarioari buruzko inkesta (hainbat urte)
Jaitsi dokumentuaren pdf-a.