Skip to main content

Euskal Herria

Inportazioak Euskal Herrian

Euskal Herriko merkataritza fluxuen saldoa positiboa da: esportazioek gehiago balio dute inportazioek baino. Izan ere, euskal industriek ekoizten eta atzerriratzen dituzten ondasunek balio erantsi handia dute, oso produktu espezifikoak diren aldetik. Baina inportazioetara itzuliz, Europako ia herrialde industrial orok duen gabezia berbera dugu: energia urria bezain ezinbestekoa da gurean.

Euskal Herriko Pirineoaldeko lurraldea: mendialdeko udalerrien problematiken erakusgarri

Euskal-Herriko Pirineoaldeko udalerrien azterketa sozio-ekonomiari buruzko lan hau, lurralde honi zuzendua den lehen ikerketa da. Horregatik, eskualde honi buruzko ezagutza berri bat ekartzen duela azpimarra daiteke. Epe motzean eramandako lana izanki, lurraldearen ezagutza hobetzeko xedearekin, diagnostiko hau sakontzen segi daiteke.

Esportazioak Euskal Herrian

Esportazio jardueretan mendetako esperientzia dute euskal enpresek. Gure kokapen geografikoak eta aktibitateak (ez dugu natur baliabide apartekorik) urruneko lurraldeetara eraman izan gaituzte salgaiak hartuta. Industria eraldatzailearen alorrean, atzerrira jotzeko tradizioa luzea da gurean, baina azken bi hamarkadetan esportazioak oro har hazi dira nabarmen.

Kontratazioak Euskal Herrian

Ekonomiaren osasuna neurtzen duten adierazleen artean, kontratazioek dute inpaktu zuzenena herritarrengan, joera positiboak enplegua dakarren aldetik.

Txosten honetan Euskal Herriko kontratazioen argazkia egin nahi izan du Gaindegiak: horien bilakaera 2007 urtetik hona, krisialdiaren eragina, kontratatzio motak.... Gizon eta emakumeen arteko desberdintasunei ere begiratu die, baita Euskal Herriko lurralde eta eskualdeen arteko desorekei ere. Europako lurraldeei buruzko zenbait datu ere ekarri ditu Gaindegiak txostenera. 

Formakuntza Euskal Herrian

Euskal Herriak, bere etorkizun ekonomikoa berrasmatzeko nahitaezko estrategian, ezinbesteko elementuak ditu berrikuntza (ez soilik teknologikoa) eta eskulan kualifikatua. Formakuntzak ematen du kualifikazio hori, eta zentzu horretan, zifrei begiratuz gero, bikain kokatuta gaude: biztanleria aktiboaren %49k ditu goi mailako ikasketak; hau da, unibertsitate titulazioa edo goi mailako Lanbide Heziketa. EBko batez bestekoa baino 17 puntu handiagoa da zifra hori.