Skip to main content

Esportazioak Euskal Herrian

Esportazio jardueretan mendetako esperientzia dute euskal enpresek. Gure kokapen geografikoak eta aktibitateak (ez dugu natur baliabide apartekorik) urruneko lurraldeetara eraman izan gaituzte salgaiak hartuta. Industria eraldatzailearen alorrean, atzerrira jotzeko tradizioa luzea da gurean, baina azken bi hamarkadetan esportazioak oro har hazi dira nabarmen. Gainera, 2008an hasi zen atzeraldi ekonomikoarekin, lehendik ere atzerrira begira lan egiten zuten enpresa askoren sostengua bihurtu dira urruneko bezeroak, bai eta koiunturak bultzatuta behin betiko kanpora irtetea erabaki duten beste askoren irtenbidea ere.