Skip to main content

Lan merkatuaren egoera Euskal Herrian

Txosten honek gaur egungo gure lan merkatua zertan den ikertzea du helburu. Horretarako, hainbat adierazle sozioekonomiko bildu dira; horietako batzuk lehen aldiz kalkulatu dira Euskal Herri osorako.

Adierazle horietako batzuk ondorengoak dira: jarduera tasa, enpleguaren eta langabeziaren bilakaera azken urtean, jarduera adar nagusien bilakaera, lanaldi motak, lan kostuak, emakumearen egoera lan merkatuan, gazteen egoera, eta abar.

Horietako adierazle asko herrialdeka ere eskaintzen dira, Gaindegiak eskaini ohi duen lurraldetasun ikuspegiari eutsiz. Bestalde, beste adierazle ugari Euskal Herrirako eta baita erreferente diren erregio eta herrialdeetarako eskaintzen dira, gure herriaren egoera Europako testuinguruan jarri asmoz; esaterako, Katalunia, Eskozia edo Flandria. Azkenik, txostenean gaian aditu diren Aitor Bengoetxea juristaren edo Mari Luz de la Cal ekonomialariaren analisiak jasotzen dira, baita eragile nagusien gogoetak ere: sindikatu nagusiak,  ADEGI eta Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia.