Skip to main content

[EUSKAL EGITURA] "Tokiko garapena" Lea-Artibai eskualdean

Aste honetan, Euskal Egitura saioan, Ainara Basurkori elkarrizketa egin diogu Azaro Fundazioaren inguruan. Lea-Artibai eskualdearen garapenerako eta bertako ekonomia biziberritzeko sortutako proiektua, dagoenekoz, bide bat egina duena.

Bestetik, Iparraldeko errenta pertsonalaren banaketaz azalpenak eskainiko dizkigu Imanol Esnaolak, Gaindegiako Koordinatzaileak eta saioaren aurkezleak. Honakoa, Euskal Egitura saioren 3. alea duzu. Udako oporrak aurretik beste hiru saio izango ditugu.

Aurreko saioak: Arrantza sektorea eta Bihartean proiektua, Amaia Ferroren eskutik. Euskal Herriko udalerri harribitxiak eta Enekoitz Etxezarretari elkarrizketa pertsona helduen zaintzaren inguruan.