Skip to main content

%27,2 baxuagoa da errenta pertsonala barnealdean kostaldean baino Ipar Euskal Herrian

Parisko errenta pertsonalarekin alderatuz Ipar Euskal Herrikoa 11.296€ tan apalagoa da

Iparralden, urteko errenta gordina pertsonako 16.830€koa da (2009), Estatistika eta Ikerketa Ekonomikoen Frantziako Institutuaren arabera (INSEE). Azken hamarkadan (1999/2009), errenta pertsonalak %46,5eko hazkundea izan du (+5.339€) eta joera hori bera mantendu du 2006/2009 epealdian (+%6,9; +1.092€).

Horiek dira, besteak beste, Gaindegiak buruturiko azken ikerketak utzitako emaitzak. Jarraitu irakurtzen ondoko txostenean.