Skip to main content

2007/19 epealdian 40.800 milioiko defizita kapitalaren joan-etorrian

2007/19 aldian inbertsiogileek Hego Euskal Herritik 62.640 milioi euro eraman dituzte atzerrira. 2007 urtean bakarrik, krisi ekonomikoaren atarian, Hego Euskal Herritik 32.000 milioi eurok alde egin zuten atzerrira. Kapital horren zati handiena 2007ko udaberri aldean alde egin zuen, batik bat AEBetara eta paradisu fiskal desberdinetara. Bien bitartean, 2007/19 epealdian atzerritik 21.830 milioi euro erakarri dira. 2007 urteaz geroztik, beraz, Hego Euskal Herriak 40.800 milioi euroko inbertsio defizita jasan du atzerrian burututako inbertsioak gehiago izan baitira erakarritakoak baino.

2009 urteaz geroztik ere joera hori mantendu egin da eta finantza jarduera eta aseguruetakoak (+7.966 milioi euro) eta manufaktura-industriak (+5.340 milioi euro) pairatu dute kapitalaren nazioarteko joan-etorriaren ondoriozko galera handiena. Informazioa eta komunikazioen sektorean, jarduera profesional, zientifiko eta teknikoetan, erauzteko industrian eta eraikuntza sektorean ere gehiago izan da atzerrira alde egindako kapitala bereganatutakoa baino. Bestelako joera izan da energia sektorean (+6.688 milioi euro), higiezinen sektorean (+711 milioi euro), garraioa eta biltegiratzean edota merkataritza sektorean, gehiago izan baita nazioartetik erakarritako kapitala atzerrira joandakoa baino.

 

 

Etiketa orokorrak