Gizarte kohesioa, ikuspegi osoago baten beharrean

Errenta maila gizarte desorekaren funtsezko aldagaia da, baina ez bakarra. Errenta mailari lotzen zaizkion bestelako aldagai asko gizarte desorekaren erakusle dira ere, besteak beste, osasuna, kapital kulturala, parte hartze soziala edota denbora librea. Zentzu horretan, Euskal Herrian ere gizarte desorekak jatorrian hainbat osagai izan ditzake, hala nola, generoa, adina, formazio-maila edota famili-eredua. Gizarte desoreka horiek patroi geografikoak izan ohi dituzte, hiriburuetan nabarmen.

Azken hamarkadan euskal gizartean prekaritate forma berriak eratu dira, eta lan erreforma desberdinek enpleguari loturiko pobrezia erregularizatu duten neurrian, enpleguaren sustapenean oinarritutako gizarte politikak indargabe utzi ditu. Honezkero, enpleguaren sustapena ez da kohesio soziala oinarritzeko mekanismo nahikoa. Horregatik, kohesio sozialean gorpuzturiko gizartea eraikitzeko beharrezkoa da egungo desoreka desberdinak aintzat hartzea.

Iturriak: EUSTAT eta INE. GAINDEGIA.