Skip to main content

Azken argitalpenak

Nagusiak eta pobre

Prekarioa da Euskal Herriko pertsona nagusi pentsiodunen egoera. Erdia baino gehiago pobrezia egoeran bizi da eta emakumeen egoera are larriagoa da.

Landatar herrien bilakaera eta garapena aztergai

Akoak, Arabako Kontzeju Elkarteak azaroaren 19-20an landatar herrien bilakaera eta garapenaz gogoeta egiteko mintegia antolatu du. Araba barruko eragileez gain lurralde desberdinetako eragileak ere gonbidatu dituzte esperientzia desberdinak partekatu eta haietatik ikasteko.

Ikus egitaraua.

Gaindegia Euskal Herri Digitalarekin bat

Gaindegiak Euskal Herriaren garapen ekonomiko eta sozialaren ezagutzan eta hedapenean egindako ahaleginagatik Euskal Herri Digitala labela eskuratu du. Labelak Euskal Herriak interneten duen presentziari bikaintasuna eta kalitatea ematen dizkio.